You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Ekaina, 2009"

Udako ordutegia

Bihar, uztailak 1etik aurrera hilabete osoan, gazte informazio guneako ordutegia ondokoa izango da:

astelehenetik ostiralera: 11.00etatik 13.00etara

larunbatean: 10.30etatik 13.30etara

Trialsin eta OKE-ko eguna

Bihar, ekainak 28 igandea, hainbat ekitaldi herrian.

- Arditurri meategian, Euskadiko trialsin txapelketako lehendabiziko proba, 10.30etan hasita 13.30 arte.

                                                    

- OKE elkartearen eguna. Futbol partiduak, Karla Lekuonari omenaldia, bazkaria, dantzaldia,… Guzti hau goizeko 9.00tatik aurrera.

                                                                    

eka 26, 2009

kale ekintzak: altzibarko jaiak

auzoetako jaiak hasi direla eta

ekainak 28 igandea

altzibar auzoan 12:00 etan haur jolasak

Udako euskal unibertsitatean parte hartzen duten herriko gazteentzat bekak eskainiko ditu udalak

Udako euskal unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroren batean parte hartu behar baduzu interesatuko zaizu!

                                                             

Aurkeztu behar duzuna, Irailaren 10erako:

- Eskaera orria behar bezala beteta; Matrikularen ordainagiriaren kopia, 2008-2009 ikasturtean ikasle edota langabetu izan zarenaren frogagiria eta UEUk emandako partehartze ziurtagiriaren kopia.

Ekainak 23: San Juan bezpera

San Juan bezperan sua izaten da eguneko protagonista nagusia. Sinesmen eta ohitura askorekin lotuta doan ospakizuna izaten da.  Oiartzunarren baitan proiektutik eskuratutako bideo honetan Oiartzuar baten kontakizuna entzun dezakezu egun honen inguruan berak dituen ohiturei buruz.

                                                            [sanjuan+sua.jpg]

Ezagutzen al duzu edo dituzu beste ohitura, sinesmen edo kontakizunik???

Nahi baduzu gurekin konpartitu ditzazkezu!!!

Mugak gaindituz zazpiak bat!

Atharratzeko ikastolaren alde egun osoko egitaraua antolatu dute oarsoaldean Oiartzungo eta Lezoko Udalek, Nazio Eztabaidaguneak eta Basabürüko ikastolak. Musikariak, abeslariak, dantzariak eta herri bazkaria izango dira ekainaren 21ean Zuberoaren aldeko jaialdian.

                                            Mugak gaindituz zazpiak bat

eka 17, 2009

KALE EKINTZAK: ROKODROMOA

EKAINAK 20 LARUNBATA

ESKALATU NAHI DUENAK IZANGO DU AUKERA.

ROKODROMO BIKAINA

DONEZTEBE PLAZAN 16:30 ETAN.

Aurtengoa 10.a

Aurtengo Xanistebanetako gazteen egunean 10. Txekorrada izango da. Parte hartzea animatzen bazara eman ezazu izena, ostiralean (ekainak 19) listak bilduko dira auzoetatik.

                                                         p1140640.JPG

Ostiral horretan bertan, arratsaldeko 20.00etan, Kataxulo gaztetxian antolaketari buruzko bilera.

Udako igerilekua irekiko dute!!!

Bihar udako igerilekua irekiko dute. Irailaren 15a bitartean egongo dira irekiak eta ordutegia honako hau izango da:

Ekainean: goizeko 11:00etatik arratsaldeko 21:00etara.

Uztailean: goizeko 10.00etatik arratsaldeko 21.00etara.

Abuztuan: goizeko 11.00tatik arratsaldeko 20.00etara. (Abuztuak 3, igerilekua itxita egongo da) 

eka 11, 2009

break dance exibizioa

IRUNBREAK eta DJ a emanaldia

ergoiengo frontoian
18:00tan

eka 11, 2009

ekainak 13 larunbata: Ergoiengo festak

bai halaxe da,
Ergoiengo festak direla eta berta izango gaituzue.

aldaketa txiki bat dugu ordutegian 16:00 izango gara oraingoan eta

auzokalten

12-17 urte

                                                                   argazkia

Lan bila?

VII Enplegu Azoka

                                                    argazkia

Lan bila bazabiltza, eraman zure kurrikulumaren 3 kopia argazkiarekin, CEMEIra (Portuetxe, 23 A) Ekainaren 11 baino lehen.

Azoka egunetan (ekainak 16-17) zure profilarekin egokien dijoazten eskaintzetan elkarrizketa gordeko dizute. 
 

Azokari buruzko informazio gehiago

Ikasturte amaierako emanaldiak

Ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean eskainiko dute asteburu honetan herriko bi elkarteek:

Ekainak 6 larunbata, 19.00etan, Elorsoro kiroldegian:                         

                                        

Haurtzaro dantza taldearen emanaldia.

Ekainak 7 igandea 12.30etan, kontsejupean:

                                       

                                           Kontzertua iragartzen duen kartela

Herri Musika eskolaren eguna.

eka 4, 2009

KALE EKINTZAK: EKAINAK 6 ELIZALDEN

etorri zaitez ekainak 6 ean

doneztebe plazara
eta ez zara damutuko

16:30 etatik aurrera
zirko tailerra

zure gozamenerako

Orrialdeak:12»
Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en