ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Euskarazko SMS lehiaketa 2011

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gazteei zuzenduriko SMS lehiaketaren 5. edizioa jarri du abian. Aurten ere otsailetik martxora izango da eta aurrerantzean ere hala izango dela iragarri du

PARTE HARTZAILEAK: 18 urtetik beherako Oarsoaldeko ikasleak.

GAIA: Parte-hartzaileek, gustuko pertsona kontzertura, zinemara… gonbidatzeko mezua idatzi beharko dute euskaraz (gehienez 30 karaktere edo joaldi).

NORA BIDALI: Zure esaldia 660 387 044 telefonora (mezuaren prezioa gutxi gorabehera 0,15 €) edo sms@oarsoaldea.net helbidera.

EPEA: Otsailaren 18tik martxoaren 18ra.

SARIA: 300 €ko erosketa txartela Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.

www.oarsoarrak.net