ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Kuadrillategiko lan poltsa osatu nahi du Ttur-tturrek

Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Honako baldintzak bete behar dira:

  • Gutxieneko adina 18 urte (jada beteak edo 2012an betetzeko).
  • Gehienezko adina 26 urte (2012an 26 urte betetzen dituen belaunaldia onartuko dute).
  • Oiartzuarra izatea.
  • Kuadrillategi egitasmoan sinestea eta gazteekin lan egiteko gogoa edukitzea.

Curriculuma uztailaren 2a baino lehen bidali edo entregatu behar dira: tturttur.oiartzun@gmail.com helbidean, edo Aialde kalea 2, Fermiñene etxean. Zalantzari izanez gero, telefono zenbakia ere jarri dute interesdunen eskura: 943 26 01 82.