ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Begirale ikastaroa 2013-2014 Pasaian

Pasaiako udalak aisialdi begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko du 18 urtetik gorako gazteei.

Urtxintxa eskolak emango du ikastaroa, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek “Haur eta Gazteen aisialdirako begirale” titulua lortuko du, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa.

Iraupena:

* 200 ordu teoriko

* 100 ordu praktiko

Tokia:

Trintxerpeko Udal Euskaltegian

Modalitateak:

a.) Ikastaro trinkoa: ostiral arratsaldeetan lau ordu, eta larunbatetan egun osoan 8 ordu. Guztira, astean 12 ordu. Urritik martxora.

b.) Ikastaro estentsiboa: larunbatetan 8 ordu, lau goizez eta lau arratsaldez. Modalitate hau luzeagoa da, hilabetean behin asteburu batean jai izango lukete. Zubietan, Gabonetako oporretan, Aste Santuan,… ez da saiorik egingo. Urritik ekainera bitarte.

Bi modalitateen artean bat aukeratu behar da.

Baldintzak:

18 urte beteta edukitzea ( edo atal teorikoa amaitu aurretik beteak izatea). Hau da, ekain aurretik 18 urte izatea beharrezkoa da.

Hizkuntza:

Ikastaroa euskaraz izango da.

Gutxieneko hizkuntza gaitasuna eskatuko da ikastaroa egiteko.

Pasaiako behar zehatzei erantzuteko tartea:

200 ordu teorikoetatik 40 ordu eskolak berak bere erara antolatzeko aukera du. 40 ordu horietako batzuk Pasaiako Udalak baliatuko ditu bertako hainbat beharrei erantzuteko: martxan duen haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal plana aukezteko, tratu onaren gaia lantzeko eman ohi den ikastarotxoa txertatzeko, eta hizkuntza beharren eta estrategien lanketa osatzeko edo indartzeko.

Praktikak:

Praktikak egiten hasteko beharrezkoa da ikastaroaren erdia, gutxienez, eginda izatea. Beka sistemaz baliatu nahi dutenek, praktikak Pasaiako elkarteren batean edo udalak dituen zerbitzuetan egin beharko dituzte.

Praktikak iraun behar duen 120 ordu horiek ez dute zertan jarduera bakar batean egin behar. Jarduera batean kopuru horretara ez iritsiz gero, beste jarduera batzuekin osatu daitezke praktika orduak.

Ikastaroaren amaieran, egindako praktiken memoria aurkeztu beharko da.

Hasiera data:

Urrian

Matrikula:

Maiatzean

Harremanetarako kontaktua:

* Telefonoa: 943 004 349 / 657792963

* Emaila: pasaiakoelkarteak@pasaia.net