ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Apirilak 13, larunbata: kontzertua eta pareten apainketa

Kontzertu pedagogikoa Soinuenean

Arkaitz Minerrek bibolina gaitzat hartuta, Soinuenea- Herri Musika Txokoan eskainiko duen emanaldian azalduko du soinu-tresna hau zer den eta honek nola funtzionatzen duen, joaldiak eta azalpenak tartekatuz.

Apirilak 13an, 11.30etan Soinuenean.

 

 

 

Haur eta gaztetxoekin 2012ko azaroan egindako 3 saioetan argi geratu zen, beraien
ikuspegitik, garrantzitsua zela HERRIKO PARETAK APAINTZEA. Batzuek graffitiak
proposatu zituzten, beste batzuek, pareta arroxak nahiko lituzkete, beste talde batean
paretak apaintzea proposatu zuten,…

Hau kontutan hartuta, datorren larunbata Apirilak 13an, arratsaldeko 17.00etan Elizalde herri eskolako frontoian duzu zita. Material ezberdina erabiliz, hainbat tailer egingo dira.