ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Kale ekintza: Apirilak 20, Liztor asiatikoen aurkako tranpak

Liztor asiatikoarekin sortutako arazoari konponbidea bilatzeko laguntza emanez, pasatako larunbatean, Kale ekintzako lagunek, liztor hauek harrapatzeko tranpak sortu zituzten, erlezain eta gaian aditutako herritarren laguntzarekin.

 

Hortaz, ondorengo pausua, tranpa hauek herrian zehar zintzilikatzea izango da.

Zuk ere lagundu nahi baduzu, agertu zaitez larunbatean arratsaldeko 16:30etan Doneztebe plazan.

Bide batez, liztor hauetakorik edo hauen kabirik ikusten duen edonork udaltzainetara deitu: 943 49 33 11