ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Francesco Tonucci Oarsoaldean

Francesco Tonucci pedagogo italiarrak Euskal Herrira egingo duen bisita aprobetxatuz Oarsoaldeko Irrien lagunek, Pasaiako badia erakutsi nahi diote!

Bide batez, Oarsoaldeko Irrien lagunak lantzen ari diren egitasmoen inguruko berri emateko aprobetxatuko dute.

Bertan parte hartzera gonbidatuta zaude, Maiatzak 11, larunbatean Pasai Donibaneko Santiago plazan!

Egitaraua:

17:00: Francesco Tonucci badia ezagutzera joango da arraun ontzian.

17:30-18:30: Francesco Tonucciri harrera egiteko ekitaldira hurbiltzen diren haur eta familientzat:

– Familientzako jolasak

– Arraun egiteko aukerak badian

18:00: Francesco Tonucci Santa Ana ermitara igoko da badiaren beste ikuspegi orokorragoa izateko.

18:30: Irrien Lguneko familiek eta eragileek harrera egingo diote Francesco Tonucciri, Irrien lagunen dantza erakutsiz.

19:00: Sardina jatea