ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

2013ko Xanistebanetako kartel lehiaketa

Oiartzungo Udal Kultura Batzordeak Xanisteban jaiak iragartzeko kartel onena hautatu asmoz aurtengo kartel lehiaketa antolatu du, hauek direlarik bere oinarriak:

1.- Kartelaren neurria 70×50 cm.koa izango da.

2.- Erabili daitekeen teknika librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazkia, collage, e.a.) kartelan derrigorrez “Xanistebanak 2013” agertu behar duelarik.

3.- Lehiaketan edonork parte har dezake eta bakoitzak orijinal bat baino gehiago aurkez dezake.

4.- Orijinalak kartelen formato konbentzionalei egokiturikoak izanen dira, paperean entregatuko dira eta inprimatzeko erraza antzekoak.

5.- a) Lehiaketa honen irabazleak zazpiehun (700) eurotako saria jasoko du.

b) Lehiaketako lehen oiartzuarrak, berrehun (200) eurotako akzesita jasoko du.

c) Bestalde, Udalak berrogei ta hamar (50) eurotako laguntza emango die sariturik gertatzen ez diren beste bi orijinal onenei.

d) Oiartzungo lanbagetu edo ikasleen lanak saritzeko, Margosoro udal pintura akademiako urtebeteko doanezko matrikula saria zozketatuko da. Zozketa honetan ezin izango dute inolaz ere sartu a) eta b) sarien irabazleak.

6.- Lanak Oiartzungo Udaletxean (Done Eztebe Plaza, z.g.) aurkeztu behar dira ekainaren 17ko eguerdiko 13.00a baino lehen egilearen izenik gabe lanean bertan, eta kartazal itxi batez lagundurik. Kartazalaren barrenean egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetua bada, frogagiria idatziz aurkeztu behar dira.

7.- Epaimahaia Oiartzungo Udaleko Kultura Batzordeak izendatuko du eta bere erabakia ukaezinekoa izango da.

8.- Oiartzungo Udalak beretzat gordetzen du lehiaketara aurkeztu diren kartelekin erakusketa bat antolatzeko eskubidea.

9.- Oiartzungo Udalak ez du izango zerikusirik kartelen balizko galerekin edota kartelek, markoek edo bere babesleek jasan ditzaketen kalteekin.

10.- Sariren bat eskurtzen duten kartelen jabea Udala izango da eta bere iragarpen, argitaratze, zabalkunde eta abarren eskubide guztiak gordetzen ditu beretzat.

11.- Saria jaso duten edo ez duten kartel guztiak irailean jaso ahal izango dira. Epe hoentan bakarrik gordeko ditu lanak Udalak, eta egileei, epe horren barruan ez badituzte jasotezn, inolako erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik ez zaie onartuko.

12.- Lehiaketa honetan parte hartzeko oinarri hauek onartzea dakar.