ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Datorren ikasturtertako nerabeentzako udal eskaintza osatzeko hausnarketa BILERA

Oiartzungo Udala, datorren ikasturtean nerabeentzako udal eskaintza osatzeko hausnarketa prozesu batean murgildu da eta eragile ezberdinen eritziak jasotzeko datorren astelehenean bileratxo pare bat prestatu ditugu. Interesgarria iruditzen zaigu, hausnarketa eta definizio prozesu honetan nerabe (dagoeneko inkesta bat pasa zaie eta datuak bildu ditugu), guraso eta gazte eragileen eritziak jasotzea.

Horregatik, honako deialdi hau prestatu dugu, bertan eskaintza honen inguruan aritzeko. Bertan, interesatuta egon daiteken edozein parte-hartzea gustatuko litzaiguke:

GAIA: “Datorren ikasturtertako nerabeentzako udal eskaintza osatzeko hausnarketa prozesua”

DATA: 2013-06-03 Astelehena

ORDUA:

Gurasoekin 18:00etan

Gazte eragileekin 19:00etan (edo interesa izan dezaken edozeinekin)

LEKUA: Udaletxeko areto nagusian

 

Eskertuko genizueke, interesa izan dezakeen edonori informazio hau pasatzerik izango bazenute.

Mila esker!!!