ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 10a

Sahara eguna ospatu dugu gaur udalekuetan. El Watan-eko kideei eta Oiartzungo sahararrei esker Jaima bat jarri dugu eta gure haurrek sahararren bizimoduaren berri jaso ahal izan dute. Tea egin digute, dantza, beraiek nola idazten duten erakutsi, errefuxiatuen kanpamenduetako argazkiak ikusi, henarekin eskuetan marrazkiak egin, euren jolasen bat edo beste ikasi, beraien egoerari buruzko azalpenak entzun… Aukera polita izan da gure artean ditugun haur sahararren bizimodua ezagutzeko! Adin guztietako taldeak joan dira Saharako gune honetara goizean zehar txandaka, eta hori ikusi eta gero, edo aurretik, igerilekura joan dira batzuk eta ur ginkana egin dute beste batzuk. Saharako egun honetan Saharako beroa ere etorri zaigu!

 

Oiartzuar-saharar berriak:

 

Jaima dotorea jarri dugu El Watan-eko kideei eta Oiartzungo sahararrei esker: