ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Noiz hasi irakurtzen?

“… familiak erabateko eragina du haurraren alfabetatze prozesuan. Haur batzuk etxean mila bat orduko irakurketa konpartitua eginda iristen dira eskolara, eta beste batzuk bat ere gabe edo oso ordu gutxirekin. Irakurketa konpartituak izugarri aberasten du hizkuntza. Bere lehen urteetan gauero gauero ipuinak kontatu dizkioten haur batek abantaila izugarriak ditu eskolan. Irakurtzen entzutearen eta idazten zein irakurtzen ikastearen arteko loturak askok uste baino zuzenagoak dira, eta ikerketa askotan frogatu da korrelazio hori. Baina, horretaz gainera, ozenki irakurtzen entzuteak hizkuntzaren aberastasuna dakar, eta hizkuntza gaitasuna garatzen laguntzen dio haurrari.”

Artikulu osoa hemen:
NOIZ HASI IRAKURTZEN? ANA TEBEROSKY