ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

ZOZKETA: ZERTARAKO HEGOAK antzezlana igande honetan ikusteko bi sarrera

Igande honetan, irailak 22an 19:30etan, metrokoadroka kolektiboaren eskutik ZERTARAKO HEGOAK antezlana izango dugu Oiartzunen, udaleko Areto Nagusian.

Bi sarrera nahi?

–  Oiartzungo Gazte eta Kirol Informazioa Facebook orriko jarraitzaile egin

– Eta Facebook-en albiste hau azaltzen sarreran iruzkin bat utzi

– Aurreko bi baldintza beten dituztenen artean zozketa egingo da (bi sarrerak pertsona bakar batentzat)

– Parte-hartzeko epea: Ostirala, irailak 20, arte

– Zozketa larunbatean egingo da eta irabazleari larunbaten bertan jakinaraziko zaio

 

 “Egoera absurdu batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak.

Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?

Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen ‘boterea’z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan ‘ni’ izan arren, beste batzuetan ‘gu’ itzateko dugun beharraz.