ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oarsoaldea eskualdeko eskola kirola mahaia berriro martxan

13/14 ikasturtearen hasierarekin batera, Oarsoaldea eskualdeko eskola kirola mahaia lanean hasi da. Lehen bilerak irailean izan baziren ere, dagoeneko taldeak osatu (129 talde eta 1400 haur inguru) eta ikasturteko egutegia zehazten hasi da.

Mahai honetan, asteartero, eskualdeko ikastetxe guztietako eskola kiroleko koordinatzaileak, herriko eskola kiroleko koordinatzaileak eta kirol teknikariak biltzen dira. Egutegiaz gain, instalazioen erabilera, jarduera ezberdinen inguruko gorabeherak, jarduera bereziak eta beste hamaika gauza koordinatzen dira.