Oiartzun

Gazteria eta Kirola


Eskola Kirola mugikortasuna

Astelehen honetan, Gipuzkoako Foru Aldundian, Oarsoaldeako zenbait kirol zinegotzi eta teknikari, Foru Aldundiko, Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako eta Kultur, Gazteria eta Kirola Saileko Kirol Zuzendari Nagusi, Zerbitzuburu eta teknikariekin bilera bat egin da, eskualdeko eskola kiroleko esparruan MUGIKORTASUN EGITASMO PILOTO BAT abian jartzeko aukerak aztertzeko.

Egitasmo piloto honetan, mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin aukera ezberdinak aztertu dira, bereziki, bizikleta eta garraio publikoaren erabilera.

Alde batetik, aurreko ikasturtean, larunbatetako partiduetara bizikletan joateko martxan jarritako ekimena ikasturte honetan ere sustatzen jarraituko da eta bestalde, garraio publikoaren erabilera ere sustatzeko, egitasmo honetan parte hartuko duten eskola kiroleko talde bakoitzeko DOAKO 2 TALDEKAKO MUGI TXARTEL eskeiniko zaizkie (guztira, larunbatero 18 haur/guraso bidaiatu ahal izateko).

MUGI txartela eskola kirola

Egitasmo piloto hau martxan jartzeko zenbait baliabide prestatu behar dira, baina prest izan bezain pronto hurrengo hilabeteetan abiatuko da.

 

 

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa