ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskualdeko Eskola Kiroleko mugikortasun planaren aurkezpena

Mugikortasuna

Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundian, Unai Erroitzeneak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuznedaria) eta Asier Sarriegik (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria), Oarsoaldea mailan eskola kiroleko larunbateko jardunaldietarako martxan jarri berri den MUGIKORTASUN planaren berri eman dute.

Egitasmo piloto honen ondorioz, ikasturte osoan zehar, eskola kiroleko kirolari eta beraien gurasoek, larunbateko jardunaldietara joateko doako MUGI txartela izango dute (taldeko MUGI txartela).

MUGI txartela eskola kirola

Honekin batera, larunbateko partiduetara bizikletaz joateko sustapena egingo da eta ikasturtean zehar jarraipena egin ondoren, bukaeran honen inguruko balorazioa egingo da.

Prentsaurrekoaren bideoa:

Oarsoaldean Mugikortasun plana eskola kirolean