ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

4 mountain bike, 200 txirrin eta 200 argi iritsi dira!!

Dagoeneko iritsi dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik, 4 mountain bike, 200 txirrin eta 200 argi. Eskola Kirolaren egitasmoaren barruan, mugikortasunean, aurten, egitasmo berri bat jarri dugu martxan, besteak beste bizikletaren erabilera sustatzeko.

Eta erabilera hori saritu behar dugu!! 2 mountain bike, ikasturtean zehar bizikletaz gehien mugitu den ikastetxearentzat izango dira eta beste 1 bigarrenarentzat. 4. mountain bike-a, parte hartu duten guztien artean zozketatuko dugu!! Beraz erne!!!

Txirrinak eta argiak parte hartu duten haur guztiei emango zaizkie, beraz, ez ahaztu zurea!!

Honetaz gain ere, bizikleta gehien erabili duen ikaslearentzat ere sorpresatxo bat ere badugu.

Mugikortasuna

Eskerrak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Oarsoaldea eskualdeko lau udalei.