ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oiartzuarrak izan dira eskualdeko eskola kiroleko mugikortasun planaren IRABAZLEAK

iU3glI5

Gaur ospatu da, eskola kiroleko mugikortasun planaren barruan bizikleta sustapen egitasmoaren inguruko sari banaketa.

Bertan, 13/14 ikasturtean, eskola kiroleko jardunaldietara BIZIKLETAN gehien mugitu diren ikastetxeei sariak eman zaizkie:

  • 1. IRABAZLEA: ELIZALDE HERRI ESKOLA – 2 mountain bike
  • 2. IRABAZLEA: HAURTZARO IKASTOLA – mountain bike 1

Parte hartu duten haur guztien artean 4. bizikleta zozketatu da eta ondorengo kirolariari suertatu zaio:

  • ASIER URIARTE LACUNZA (HAURTZARO IKASTOLA) – mountain bike 1

Honez gain, ikasturtean zehar desplazamendu gehien egin dituen kirolariari ere sari bat eman zaio:

  • NAHIKARI MARTIN LARRAÑAGA (KOLDO MITXELENA) – patinete 1

 

Sari banaketa, irabazlearen eskolan, Elizalde Herri Eskolan izan da eta bertan Elizalde, Haurtzaro eta Koldo Mitxelena eskolako ordezkaritzaz gain, Gipuzkako Foru Aldundiko ordezkaritza ere izan dugu:

YsAcTTu ruHygc4 RPbE2kQ

EaMfoSX

Elizalde Herri Eskolako haurrek honako bertso hau prestatu dute ekitaldirako (kontutan izan beharreko bertsoak ;-)):

 

Fanderia Plazeta
edo Ugaldetxora
ailegatu gintezke
edozein txokora
kotxiak baztertuta
bizikletan gora
pedalei eraginez
gabiltza gustora

bidegorriak zainduz
gu ibiliko ga. berriz

Estimatua dago
opariarena
gustora ibili gara
hemendik barrena
irabazi o galdu
beti hortxe dema
natura zaindu nahian
eman dugu dena

horixe da guretzat
garaipen onena. berriz 

Mila esker, egitasmo honetan parte-hartu duzuen guztiei!!