ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

OTXE, Oarsoaldeako Txirrindularitza Eskola atzo aurkeztu zen Oiartzunen

OTXE-logoa

Bizikleta gustokoa duzu? Zein modalitatea? Errepidean, mendian? edo agian BMX munduak erakartzen zaitu? eta gustatuko litzaizuke Donostiako Belodromoan pistako bizikleta batekin ibiltzea?

Ba, guztia hau eta bizikleta mantenu eta teknikarekin batera, 5 hilabeteetan, DENA probatzeko aukera izan dezakezu atzo aurkeztu den OTXE, Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolan

otxe

 

 

Eta zeinekin? Fenomeno hauen eskutik:

Asier Maeztu (pistan olinpikoa izandakoa)

Mikel Astarloza (errepideko txirrindulari profesionala izandakoa)

Gorka Agirrezabala (pistako txirrindulari ohia)

Dorleta Eskamendi (txirrindulari profesionala Bizkaia- Durango)

Ane Santesteban (txirrindulari profesionala eta Espainiako errepideko txapelduna)

Igor Eskudero (BMXko txirrindulari profesionala)

Urko Munduate (BTT txirrindularia)

Gainera, hauen artean, Txirrindularitzako titulu nazionala dutenak, Magisterio Heziketa Fisikoan diplomatuak, IVEF lizentziatuak daude, beraz, berme osoko entrenatzaileen eskuetatik txirrindan murgiltzeko aukera paregabea duzu.

Informazio guztia (edukiak, telefonoa, izen emate orria…) beraien webgunean duzue: www.otxe.org