ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

.

OIARTZUNEN SKATE PARK BAT NAHI DUZU?

GOAZEN BAT EGITERA!!

 

Herriko hainbat gazteen eskariei erantzun nahian, Oiartzungo Udalak, herrian skate park bat eratzeko, prozesu parte-hartzaile bat martxan jarriko du.

Eratu nahi den skate park-a, bereziki herriko gazteekin eta orokorrean herritar guztiekin diseinatu nahi da, horretarako, martxoaren 10, 17, eta 24ean, arratsaldeko 18:30etan, Elorsoro Kiroldegiko aretoan, saio batzuk bideratuko dira lanketa hau egiteko.

igor eskudero

Saio hauetan, Igor Eskuderoren gidaritzapean, Oiartzunen zer nolako skate park-a gauzatu nahi den zehazten arituko gara.

Skate Park Oiartzunen

Animatu eta etorri gurekin Oiartzungo Skate park-a definitzera!!!