ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Uztailak 30: Udalekuetako azken eguna!!

Kaixo lagunak,

Bihar, UZTAILAK 30, udalekuetako azken eguna da!

HH:Agur moduan, ZIRKOA antolatuko dugu eta beraz, zirkoko pertsonaiaren baten (pailazo, lehoi, elefante, aurkezle, malabarista, indartsua, domatzaile, mimo… ) mozorroa baduzue mozorrotuta etortzea eskertuko genizueke. Mozorrorik ez baduzue, lasai, hemen aurpegia margotuko diegu eta!

Etxean duzuen materialarekin mozorro errazak sortzeko ideiak zintzilikatuko ditugu www.oiartzuarrak.org eta www.gazteoiartzun.net blogetan.

LH1,2,3 : Agur moduan, KARAOKE DANTZALDIA antolatuko dugu. Horregatik, eguna girotzeko etxean dituzuen gauzekin musikari, dantzari edo artistaz mozorrotuta etortzea eskertuko genizuke.

LH4,5.6: Agur moduan zer?????? bihar jakingo duzue!!

Gogoratu, www.gazteoiartzun.net blogetan zintzilikatuko ditugula bigarren hamabostaldiko talde argazkiak ere.

karaokea