ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

20 eta 35 urteko gazte kualifikatu langabetuei zuzendutako HAZILAN programa martxan jarriko da

hazilan-logo

Oarsoaldeko Udalek gazteak aktibatu nahi dituzte lan-txertatze egitasmo honen bidez

HAZILAN egitasmoan eskualdeko 210 gaztek parte hartu ahal izango dute egitasmo honetan:

– Eusko Jaurlaritzak onartutako egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.

– Guztira 20 garapen agentzik parte hartuko dute. Oarsoaldean eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.

– Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 €koa izango da. Oarsoaldeako, 300.000 € ingurukoa.

– Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte lan-txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietatik %55a emakumezkoak izango dira.

– Bost urteko iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

20 eta 35 urte artean dituzu?

Lanbide-heziketa edo unibertsitate ikasketak dituzu?

Lana lortzeko zailtasunak dituzu?  

Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez HAZILAN egitasmoa jarriko dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena. Egitasmoaren helburua langabezian aurkitzen diren gazte kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea da, beren lan aktibazio eta lan txerkaketa bultzatuaz, hori guztia prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzena sustatuz.

HAZILAN egitasmoa 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezialitateko Goi Mailako lanbide-heziketa edo unibertsitateko ikasketak dituztenak, eta baita giza baliabide kualifikatuak behar dituzten eta egitasmo berriak garatu nahi dituzten enpresei ere.

Egitasmoaren berritasuna gazte kualifikatu eta enpresen arteko elkargune izaeran datza, izan ere, bien beharrak asetzen saiatuko da; alde batetik, kualifikazio altua duten gazteak dauzkagu, enpresek hainbeste baloratzen dituzten zeharkako konpetentziak (iniziatiba, taldean lan egitea, segurtasuna…) lantzea falta zaizkienak eta batez ere lan aukera erreal bat behar dutenak. Beste aldetik, baliabide faltagatik edo azken urteetako ziurgabetasunagatik aurrera eraman gabeko dibertsifikazio edo lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak dauzkaten enpresak izango genituzke; HAZILANek egitasmo hauek aurrera eramateko formula ezberdinak eskaini ahal izango dizkie.

Aukeratuak diren gazteek hasiera batean 80 ordutako formakuntza praktiko bat jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, ondoren beraien ibilbidea jarraituko dutelarik eskura jarriko zaizkien baliabideen bidez; negozio bat martxan jartzen lagunduaz, enpresa batean praktikaldi bat betez, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuz, prestakuntza zehatz bat burutuz edo norberaren auto-hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

Julen Mendoza Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakariaren hitzetan, “HAZILANek, gaitasunen eskuratzea lan arloan eskarmentu zehatza eskuratzea edo enpresek garatu nahi dituzten egitasmoak burutzea uztartzen ditu”.

Zalantzarik gabe, anbizio handiko proiektu berritzailea da eskualdeko alkateek beraien konfiantza ipini duten hau.

Informazioa eta izen-ematea

Oarsoaldeak interesa duten pertsonentzako saio informatiboak antolatuko ditu, bertan programaren xehetasunak azalduko direlarik eta sor daitezken dudak argitzeko. Saio hauek otsailaren 22tik 26ra ospatuko dira Oarsoaldeak Pasaian dituen bulegoetan (Euskadi etorbidea, Merkatuaren eraikina). Parte hartzeko interesa duten pertsonek, aldez aurretik Oarsoaldeara deitu beharko dute.

Izen emateko epea gaurtik martxoaren 2ra bitarteakoa izango da, ondoren inskribatutako guztiekin aukeraketa prozesua egingo da, elkarrizketan baten eta CVren balorazioaren bidez.

Animatu eta eman izena!

Plaza mugatuak.

Kontaktua: 943 40 41 01 / olibet@oarsoaldea.eus

Oarsoaldean programaren ezarketari buruzko informazio gehiago: www.oarsoaldea.eus

Programari buruzko informazio gehiago: www.hazilan.eus