
Aurten, urte olinpikoa izanik, “Kirola, zertarako?” jardunaldien barruan, mahai-inguru bat olinpikoen inguruan egitea proposatu zen eta hau da prestatu duguna.
Saioaren hasieran, Xabier Leibarren, hitzaldia izango dugu. Bera, Joko Olinpiko ezberdinetan mediku lanetan aritu izan da eta egun Basque Team Fundazioko medikua da. Beste gauza askoren artean, “Euskal Kirolarien parte-hartzea Aro Modernoko Joko Olinpikoetan” tesiaren inguruko zerzelada nagusiak azalduko dizkigu.
Jarraian, Xabier Leibarrekin batera, Leire Olaberria txirrindularia, Mikel Odriozola atleta eta Aitor Puertas Snowboard-eko kirolari olinpikoak, Mikel Astarlozaren zuzendaritzapean, mahai-inguru interesgarri bat izango dugu, izandako eta datorren joko olinpikoen inguruan; beraien bizipenak, ikuspuntuak; asmoak…
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!