ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga Gida 2016 aurkezten du

Begira eta azter ezazu zer aukera eta baliabide dituzun Europan bidaiatzeko, hizkuntzak ikasteko, lan egiteko, prestakuntza jasotzeko edo boluntario joateko!

Europa Helmuga Gidak 2016‘ (pdf, 3 Mb) laguntza emango dizu bidaia prestatzeko, hizkuntzak ikasteko, lana bilatzeko beste herrialdeetan, beka bat eskatzeko, gazteen arteko trukeak egiteko, titulazio bat konbalidatzeko edo europar curriculuma prestatzeko.

Gida hori egiteko, nazioarteko mugikortasunean aditua den pertsona baten laguntza izan du aurten ere Gazteen Euskal Behatokiak: Antonio Jesús Rodríguez Martínez jauna, zeinek 900 erreferentzia berri sartu baititu edizio honetan. Horiek kontatuta, web orriei loturiko 2.265 esteka osatu eta ordenatu ditugu gida honetan, aukera guztiak zure esku jartzeko asmoz. 

Hona zer eskaintzen dizun Europa Helmuga Gidak 2016:

  • NOLA BILATU LANA EEn: EURESi buruzko informazio ematen du. Atari hori mugikortasun profesionalari buruzkoa da, eta Europako Batzordeak koordinatzen du. Horretaz aparte, atari-zerrenda luze, zehatz eta antolatu bat aurkituko duzu: Europako enpleguak, lanbideak eta gazteentzako enplegu-baliabideak, edo lana topatzeko web orriak, herrialdez herrialde antolatuak.
  • LANA OPORRETAN: udan lan egin nahi duzu? Lan egiteko Web lotura asko aurkituko dituzu: itsas-bidaiak, turismo-animazioa, hotelak, parke tematikoak, abenturazko kirolak edo granjak.
  •  AU-PAIR: Atzerrian au-pair joateko behar duzun guztia topatuko duzu: dokumentazioa, baliabideak, kontratuak eta eskaintzak.
  • HIZKUNTZAK IKASI: zer ikastaro, beka eta laguntzak dauden hizkuntzak ikasteko, baita hizkuntzen ikasketak enpleguarekin, praktikekin eta mota guztietako jarduerekin konbinatzen dituzten agentzien zerrenda luze bat ere. Europan gaztelania erakutsi nahi baduzu, Hizkuntzak eta Enplegua saila eta atal berezi bat aholkatzen dizkizugu.
  • EEn IKASTEA: zer prestakuntza-aukera dituzun Europako herrialdeetan, nola homologatu tituluak, Europako lanbide-txartela barne, edo zein diren hezkuntza-mugikortasunerako programak, atzerrian bekekin ikasteko aukera ematen dizutenak.
  • BEKAK ETA PRAKTIKAK: Europako eta nazioarteko erakundeetako beken zerrenda handiena eskaintzen dizu, baita erakunde publiko eta pribatuetako beka eta praktiken bilatzaileena ere. Horretaz gain, nazioarteko erakundeetako praktikei buruzko zerrenda bat agertzen da, sektoreka antolatuta. 200 enpresatik gora dituzu praktikak egiteko.
  • Era berean, Europako ERASMUS+ programari buruzko kapitulu bat txertatu da: Erasmus bekak, ikasleen mugikortasunerako bekak, gazteen elkartrukeak, Europako Boluntario Zerbitzua, hizkuntza-laguntza, eta abar.
  • Eta beste bat BOLUNTARIOTZAZ, AUZOLANDEGIEZ eta GAZTEEN ARTEKO TRUKEEZ; aukera eta informazioa ugari aurkituko duzu Europako Boluntario Zerbitzuari buruz (6 urratsetan egin zaitezke boluntario).
  • Eta BIDAIATU nahi baduzu, behar duzun informazio praktiko guztia jarri dugu zure esku: zer baliabide dauden joan-etorrietarako, Appsak eta informazioa turistikoa, hegaldiak, ostatu merkeak, gida turistikoak eta zer eskubide dituzun eta zer egin behar duzun erreklamatzeko.

Gida hau tresna osagarri bat da: Euskal Autonomia Erkidegoaren Gazte Informazio Sareko bulegoetako gazteria-zerbitzuetako profesionalek egiten duten lana garatzen laguntzen du.

Gida hau euskaraz edo gaztelaniaz deskargatu dezakezu pdf formatuan, (pdf, 3 Mb), Gazteen Euskal Behatokiaren orrian.

Informazio guztia hemen: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/albistea/2016/europa-helmuga-gida-2016/r58-7657/eu/