ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

2016-05-07 GAZTELEKUren XXI. urteurrena

Bueltan gara urtemuga berri batekin. Aurten  XXI.a  dakagu eta beti bezala egun berezi bat antolatu degu. AKEren nahia  bai herritar bai bizilagunak gurekin ospa dezatela egun hau. Datorren maiatzaren 7an ospatuko degu gure urteurrena. Beti bezala, egunari hasiera emango diegu suziria botaz. Toka txapelketa arrakastatsua jokatuz Triki-poteoari zain egongo gara. Eguerdian parrillada eskeiniko degu 5€ren truke, zerbait sinbolikoa. Bazkaldu ondoren PATRONAL PUNK eta A TIRO LIMPIO taldeen kontzertua izango da Gaztelekuan. AKE gonbidapena luzatzen dio oiartzuar guztiei aurtengo urteurrenean parte hartzeko. Besterik gabe mila esker eta Maiatzak 7an elkar ikusten gara!!!