Oiartzun

Gazteria eta Kirola

whatsapp-4inOiartzun- Skate park Whatsapp taldean sartzeko, bidali mezu bat 688 69 53 63 zure izen abizenekin

 

Pasa den, maiatzak 24ean skate park-aren inguruan izandako saioaren laburpentxoa eransten dugu jarraian:

 

Oiartzungo Madalensoro Kiroldegiko bilera gelara, 24 pertsona inguru azaldu ziren eta bertan bi gai hauek landu genituen:

  1. ARAUTEGIA
  2. INAGURAZIOA

 

  1. ARAUTEGIA

Honako prozedura hau zehaztu genuen:

  • Saio honetan arautegiaren inguruko lanketa bat egin
  • Behin behinekoa whatsappean zehazten joan
  • Udalean kontrasteak egin (idazkaria, udaltzainak, euskera…)
  • Azken bertsioari oneritzia whatsappean eman
  • Hirigintzara Sailera behin betiko arauak pasa kartela egiteko

Arautegian azaldu beharreko arauak 5 atal ezberdinetan banatu genituen:

  1. Adina
  2. Babesak
  3. Modalitateak
  4. Beste baldintzak
  5. Bizikidetza baldintzak

 

Beste skate park-en arautegitik abiatuta honako arau hauek aztertu eta dinamika baten bitartez arau ezberdinak bozkatu ziren, honako emaitzak lorturik [bozka kopurua]:

1. Adina

  • Debekatua dago 8 urtetik beherekoek pista erabiltzea [10]
  • 8 urte beherakoek heldu baten ardurapean ibiliko dira [8]
(Azken hau parte-hartzaileetako batek proposatutakoa)

2. Babesak

  • Derrigorrezkoa da kaskoa eta gomendagarria bestelako babesak: belaunetakoak, ukondokoak, eskularruak… [4]
  • Babesak komenigarriak, batez ere 14 urtetik beherakoentzat [1]
  • Segurtasun arrazoiengatik, erabil itzazu kaskoa, belaunetako, ukondo eta eskumuturrekoak [1]

3. Modalitateak:

  • Ezin dira BTTko bizikletak sartu. Bakarrik patinak, monopatinak, scooterra eta BMXa [15]
  • Bakarrik, patinak (lerrokoak edo paraleloak), Skate, BMX eta monopatinak [2]

4. Beste baldintzak:

  • Debekatua dago beste elementu batzuk erabiltzea: baloiak eta bestelako jostailuak [15]

5. Bizikidetza baldintzak:

  • Ezin da ez erre ezta alkoholdun edariak sartu instalazioetan [10]
  • Ezin dira animaliak sartu. [7]
  • Debekatua dago arlanpetatik irristatzea toboganak bailira bezala edo antzeko jolasak [5]
  • Debekatua dago pintaketak egitea [4]
  • Debekatua dago pilotak eta antzekoak erabiltzea [4]
  • Ez oztopatu kirolarien sarrera [4]
  • Zaborrak dagokion zaborrontzietan utzi [4]
  • Errespeta itzazu gainerako erabiltzaileak [4]
  • Ezin dira alkoholdun edariak eta drogak kontsumitu [3]
  • Instalazio hau kirol arriskutsuak praktikatzeko bideratua dago. Ez da aisialdi edo paseatzeko gune bat [3]
  • Kirolarien lagunak pistatik kanpo egon behar dute, gradetan [2]

 

2. INAGURAZIOA

    Data bat zehazteko, herrian ekaina bukaera eta uztailan egon daitezkeen jarduerak kontutan hartu eta tartetxo bat dagoenean zehaztuko da. Datorren egunetan egingo da azterketa hau eta proposamena zabalduko da
    Talde eragile bat osatu da skate park inagurazioaren antolaketaz arduratzeko. Dena den beste guztiekin partekatuko dira proposatzen diren gauzak denen artean adosteko.

Bileran, Sportland Oarsoaldeako kideak egon ziren eta beraiei, beste batzuei bezala, inaguraziorako proposamenak luzatzeko eskaera egin zaie. Proposamenak jasotzen direnean talde eragilea bilduko da eta egitarauren inguruan lanean hasiko da.

whatsapp-4inOiartzun- Skate park Whatsapp taldean sartzeko, bidali mezu bat 688 69 53 63 zure izen abizenekin

 

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa