Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Kirol jardueretan harmailetan jarrera egokia sustatzeko bideoa osatu du Oarsoaldeko Kirol Mahaiak, guraso, entrenatzaile eta ikusleen jarrera hezitzailearen garrantziaz ohartarazteko helburuarekin!

Oarsoaldeko Kirol Mahaiak eskualdeko kirol-saioetan gurasoak, entrenatzaileak eta ikusleak jarrera egokiaren inguruan sentsibilizatzeko bideoa aurkeztu du gaur, kirolaren praktika hezitzailea lortzeko bidean garrantzitsua izango delakoan.

Oarsoaldeko Kirol Mahaian eskualdeko lau udalek dute ordezkaritza. Gaur, Jon Txasko, Irlentz Ortega, Enekoitz Markos eta Lore Suarez –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Kirol zinegotziak- elkartu dira bideoa aurkezteko.

Enekoitz Markos Oiartzungo Kirol zinegotziak azaldu duenez, “Oarsoaldeko lau herriok eskualdean kirolaren praktika ahalik eta hoberen sustatzeko elkarlanean gabiltza“. Horren adibide nagusienetako bat 8-12 urte arteko haurrei eskaintzen den Eskola Kirola programa da (aurten, lau herrietako 2.757 haurrek parte hartzen dute programan).

“Eskola Kirolaz gain, kirol federatua eta bestelako kirol jarduerak kontuan izan behar ditugu eskualdeko kirol praktikaz osotasunean hitz egin nahi badugu”, gehitu du Markosek.

“Horregatik, 2016-2017 denboraldia hasi den honetan, ezinbestekoa iruditu zaigu kirol lehiaketetan parte hartzen duten eragile guztiei (guraso, entrenatzaile, ikusle…) jarrera egokia mantentzeko garrantziaz kontzientziatzea, batetik, kirolak berez duen helburu hezitzailarengatik eta bestetik, beraien presentzia eta laguntza eskertzeko”.

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa