ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Euskal Herriko XIII. Pala Txapelketa irekiaren finalak

Girizia elkartearen pilota sailak Euskal Herriko XIII. Pala txapelketa irekia abian du. Azken urteetan modura, Oiartzungo Udalaren eta Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren oniritziarekin jokatzen ari da. Aurtengoan ere, Girizia elkarteak jarraian antolatzen duen XXXIV. edizioa da, elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren oroimenez.

Urtarrilaren 28an eman zitzaion hasiera txapelketa honi: gizonezkoen hiru mailetan eta emakumezkoen beste bi (gazteen maila eta helduen maila) daudelarik. Guztira 65 bikotek hasi ziren lehiatzen urtarrilean, eta 110 partida inguru jokatu ondoren, finalak, apirilaren 29an arratsaldeko 15:00ean hasita daude iragarrita.

Beraz, asteburu honetan, Madalensoron, pala ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea duzue.

_DSC6494 (Copiar)