ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

GIPUZKOAKO II. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2016-2017 (GOL) – 5. proba OIANLEKU

Datorren igandean, hilak 7, GOL-eko 5. proba Oiartzungo Oianleku inguruan izango da, Bianditz mendiko bidean. Lehen aldiz, GOL-eko proba izateaz gain, Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.

Proba honetan, bi parte hartzaile mota izango dira:

  • GOL-eko parte hartzaileak. Hauek izen ematea ohiko moduan egingo dute GOT-eko web-orriaren bidez. Eta gehienez ere 150 parte hartzaile izango dira. (Izen ematea, apirilak 24, 10.00tan, zabalduko da)
  • Eskola Kiroleko parte hartzaileak. Hauek, eskolako koordinatzailearen bidez izena emango dute, horretarako egokitutako izen- emate formularioaren bidez. Eskola Kiroleko parte hartzaileek AUTOBUSEZ igo beharko dute Oianlekura. Horretarako, autobus geltokia Oiartzungo Altzibar auzoan egokituko da. (Gehienez ere 165 parte hartzaileizango dira.)

Informazio gehiago> hemen