Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Udako Kirol Kanpaina: 35 jarduera baino gehiago 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzat.

Oarsoaldeko lau udalek aurkeztu dute eta izen-ematea zabaldu da dagoeneko.

 

 UDA OIARTZUN 2017(FIN)- moztua

 

Oarsoaldea eskualdeko Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek, elkarrekin antolatu eta zabaldu dute UDA 2017 Kirol Kanpaina, seigarren urtez jarraian. Kirol eskaintza oparoa aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten atzo Errenterian, bertan izan ziren lau udalerrietako kirol zinegotziak Jon Txasko (Errenteria), Irlentz Ortega (Lezo), Lore Suarez (Pasaia) eta Enekoitz Markos (Oiartzun).

 UDA 2017 Kirol Kanpaina lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu eta bultzatu du aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan honen helburuak, besteak beste, hauek izan dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.

Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira, 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. Aurreko urtean bezala helduei zuzendutako jarduerak ere lekua izango dute (16 urtetik gorakoentzat). Besteak beste, ondorengoak dira eskaintzen diren ekintzak: igeriketa, areto jarduerak, paddela, bela edota urpekaritza.

Izena emateko epea zabaldu da. Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, eskuorrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabil daitezke. Era berean, udalerrietako kirol instalazioetan ere ekintzei buruzko informazio zehatzagoa jaso daiteke.

7.500 diptiko

 Pasa diren urteetan egin den moduan Oarsoaldeko Udako Kirol Kanpainako eskaintza eskuorri bakarrean jaso da, aurreko urteko formatu berean. Izan ere, askoz ere eraginkorragoa iruditu zaigu informazio guztia modu honetan jasotzea, herritarrek eskaintza guztia begirada bakar batean bistaratzen dutelako. Eskuorrian lau udalerrietan eskaintzen diren jarduerak jaso dira.

Guztira, 7.500 diptiko banatuko dira. Diptikoak eskualdeko ikastetxeetan eta kirol instalazioetan banatuko dira. Halaber, eskaintza horiek guztiak lau Udaletako webguneetan zintzilikatuko dira.

 

Jarduera aniztasuna

 Aurtengo berrikuntzak ondoko hauek izango dira: Paddel Board jarduera Pasaian eta Nordik Walking Lezon.

Azken urteetan indarra eman nahi izan zaie itsasoarekin zerikusia duten jarduerei, eta aurten ere aurreko urtean berrikuntza gisa eskaini ziren bela, urpekaritza ekintzak egin ahal izango dira eta berrikuntza bezala Paddle Board eskaini da. Joan den urteko berrikuntzekin jarraituz, “zirkoa parkean” izeneko jarduera hirugarren urtez egingo da.

Prezioak eskuorrian begiratu daitezke. Halaber, bertan jasotzen dira kirolguneen eta antolatzaileen helbideak eta telefono zenbakiak.

Piraguen alokairua Donibanen

 Lehen aipatutako itsaso jarduerak indartzeko apustuaren adibide garbia, Udako Kirol Kanpainako eskuorrian jasotzen den eta Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean martxan jarri duen piraguen eta Paddel Board-eko tablen alokairua da. Pasa den ikasturtean martxan jarri zen zerbitzua, eta urte honetan Paddle Board-eko tablak gehitu dira.

Zerbitzuari buruzko informazioa Donibaneko webgunean eskuratu daiteke. Banakako zein binakako piraguak alokatu daitezke, ordu beterako edota egun osorako. Halaber, uda osorako bonua ere egin daiteke. Zentzu honetan, aukera ezin hobea da zerbitzu berri hau, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko.

UDA OIARTZUN 2017(FIN)- moztua

 

 

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa