ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Urkabeko II. igoera ospatuko da larunbatean

Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak datorren larunbaterako, Garagardo Azoka dagoela aprobetxatuz, Urkabeko II. Igoera egingo dute, Gaetxe eta Oiartzungo kaskotik hurbilen dagoen mendia lotuko dituen ibilbidearekin. Guztira, 1.600 metroko ibilbidea izango da.

Hasiera ofiziala 17:30en bidegorriaren ondotik izango bada ere, 191 metroko irteera neutralizatua egingo dute 10-15 minutu lehenago Elorsoro kiroldegitik. Izena emateko Internez egin daiteke, bost euroren truke. Egunean bertan inskripzioa egin nahi duenak, Elorsoro kiroldegitik pasa beharko du, larunbatean bertan, 16:00etik 17:00etara. Prezioa, kasu horretan, zortzi eurokoa izango da.

IMG-20161016-WA0041