Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Abenduak 5, osteguna, adin ezberdinetako herritarrak elkartuko gara Abaraxka ludotekan kantuan aritzeko. Belaunaldi desberdinen arteko kantaldia egingo dugu.

Soinuenea Herri musikaren txokoko kide den Itziar Navarro musikariaren laguntzarekin zahar eta gazteek musikaren doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Lehengo eta oraingo kantak uztartu eta ikasiko ditugu bata bestearen jarraian.

Herria: Oiartzun

Lekua: Abaraxka ludoteka

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa