Foru Aldundiko Udaleku Irekiak
 Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.
Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Izen emateko epea: martxoaren 30etik apirilaren 7ra
Udalekuak programan bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke:
Euskara: parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Gurasoek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.
Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.
Informazio gehiago, ezkerreko zutabearen estekan: Foru Aldundiko Udaleku Irekiak
Gogoratu! Udaleku irekien izen emate epearen amaiera gertu da
Datorren martxoak 22an amaitzen da Oiartzungo Udalak urtero Uztailean antolatzen dituen Udaleku irekien izen emate epea, bai begiraleentzat bai haurrentzat. Beraz, ez utzi azken egunerako!
Udaleku irekien urteroko ordutegi berdina mantenduko da, hau da, goizeko 9:30etatik 13:30etara
Aurtengo kuota 65€koa izango da (autobus garraioa kanpo) eta zalantzarik baduzue, deitu lasai 943 490142 telefonora edota idatzi gazteria(arroba)gmail(puntu) posta elektronikora.
Ez utzi azken momenturako!!Â
2006ko Udaleku Irekientzako izena emateko deialdia
HAURREK IZENA EMATEKO DEIALDIA
    Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udal Gazteria eta Kirola Sailak Udaleku Irekiak antolatu ditu Uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat (1994 eta 2002 urteak bitartean –biak barne- jaiotako haurrak).
    Udaleku Irekiak euskaraz izango dira eta Oiartzungo haur guztiei zuzenduta daude, ikasturtean zehar landu duten euskararen ezagutzari jarraipena eta erabilera emateko helburuarekin (B eta D ereduko ikasleentzat).
Izen emateko epea Martxoaren 6tik 22ra bitartean Udaletxean, Haurtzaro Ikastolan edo Elizalde Herri Eskolan
    Informazioa guztia ezkerreko zutabean: Orrialdeak –> Oiartzungo Udaleku Irekiak 2006Â
*Â Â Â Â *Â Â Â Â *
BEGIRALEEK ETA ZUZENDARIEK IZENA EMATEKO DEIALDIA
    Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat.
    Honen bitartez begirale edota begiraleen zuzendari-koordinatzaile bezala lan egin nahi duten gazteei izena ematera Udaletxeko Informazio Bulegora jo beharko dutela jakinerazten zaie.
Izen emateko epea Martxoaren 6tik 22ra bitartean Udaletxean, Haurtzaro Ikastolan edo Elizalde Herri Eskolan
    Informazioa guztia ezkerreko zutabean: Orrialdeak –> Udaleku Irekiak 2006
Gazteria eta Kirola Sailaren aurkezpena
    Hasteko, aurkezpenak ezinbestekoak dira.
    Jokin Sukuntza nauzue, aurrerantzean Oiartzungo udalaren Gazteria eta Kirola Sailan lanean arituko dena eta gazteria nahiz kirola inguruko gaiak jorratuko dituena.
    Sortu berri den sailetik, gazteria inguruko plan bat garatzea dugu helburu, non bertan Oiartzungo gazte guztiak kontutan hartuko diren. Gure lehen urratsak, herriko gazteriaren diagnosi bat egitea eta herriko sare berezi bat osatzea izango dira eta dagoeneko horretan dihardugu.
    Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuarekin elkarlanean helburu, estrategiak eta lan hildoak gorpuztuko ditugun plan bat eratzen ari gara. Plan honek oinarriak ezarriko ditu, landu behar den bidea erakutsiz eta pausuak zehaztuz.
    Bien bitartean, blog hau sare horren islada digitalaren lehen urratsa eta elkar ezagutzeko komunikazio bide bat dugu. Gorogatu leloa
:
Oiartzuar gazte guztiona, guztiontzat!!
    Aurrerantzean Udaletxeko ganbaran izango nauzue, 943 490142 telefonoan edota gazteria(arroba)gmail(puntu)com posta elektronikoan
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




