You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "Haurtzaro Ikastola"

Kilometroak 2006ren mendi astea bukatu da

Mendi astea Oiartzun           Eguraldia bera ere lagun izan du Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak Kilometroak 2006ren aldeko Mendi Asteari bukaera emateko. 50 bat haur baino gehiago antzinako jolasetan, Gipuzkoako zortzi herritako hamabi kirolari Xiba Euskal Jolas Topaketetan parte hartzen, beste hamarnaka hauek animatzen eta 200dik gora mendizale hiru luzeratako mendi martxetan ibiltari, Oiartzungo mendi eta parajeak ezugutuz eta gozatuz.

            Gaur, Beheko Plazako pilotalekuak beste itxura bat izan du. Antzinako hamaika jostailu, gaur egungo haurrek play-stationa alde batera utzi eta garai batean bezala, jolasekin disfruta dezaten.

            Xiban, Oiartzun, Igeldo, Zizurkil, Asteasu, Hernani, Ibarra eta Idiazabal herriek hartu dute parte. Herri kiroletan jardun dute goiz osoan zehar: auzo-lanean, dantzan, harri-jasotzen, ingudearekin, lasto-jasotzen, txibotan… Euskal jolasen topaketaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa. Ohikoa denez, Kilometroak antolatzen den herrian ospatu da Gipuzkoako kanporaketa. Herrialde bakoitzean puntu gehien eskuratu dituzten bost taldeek uztailaren 1ean Berrizen (Bizkaia) jokatuko dute finala.

            Gaurkoan, Asteasuk lortu ditu puntu gehien, iazko txapeldunak hain zuzen ere. Ondoren gelditu dira Hernani, Igeldo, Oiartzun, Idiazabal eta Zizurkil berdindurik laugarren postuan eta azkena, Ibarra.

 

Mendi astea Oiartzun

 

            Azkenik, Mendi Astearen baitako ekintzarik potenteena ezin hobeto atera da. Euskal Herriko txoko askotatik etorri da jendea martxetara; baita Galiziatik eta Alacantatetik ere (Herrialde Katalanak). Hiru mendi martxa zeuden prestaturik: luzea (9 ordukoa), ertaina (5 ordukoa) eta txikia (3 ordukoa). Uzpuru, Aritxulegi… ikastolaren alde egiteko ez ezik, Oiartzun ezagutzera emateko ere balio izan dute ibilaldiek.

Mendi astea Oiartzun            Beheko Plazara heltzen lehena Asier Aramendi Azpeitian jaiotako oiartzuarra izan da. Sei ordu behar izan ditu ibilbide luzea egiteko. Ondoren, Iñaki Zapirain oreretarra iritsi da, sei ordu eta erdi eskasera. Hirugarren, elkarrekin iritsi dira Manuel Gravi alacantarra, Pablo Miranda oreretarra eta Imanol Urkia oiartzuarra sei ordu eta 45 minutura.

            Bazkari eder batez gozatzeko aukera izan dute gero mendi martxetako eta Xibako parte-hartzaile eta hauen lagunek, Madalensoro pilotalekuan 250 lagunentzako bazkaria eta tokia prestatu baitute.

            Kilometroak 06ren aldeko Mendi Astea, beraz, bukatu da, baina Haurtzaro Ikastolaren lana oraindik ez. Urriaren 1a bitartean, oraindik hamaika aldiz jantziko da Oiartzun Kilometroez. Pixkanaka-pixkana, ingo ñeu, ingo yeu!

 

Kilometroak 2006k mendi astea antolatu du maiatzaren 15etik 21era

kilometroak-2006-mendi-asteaHitzaldiak eta mendi martxek osatuko dute Mendi Asteko eskaintza

Kilometroak 2006k hasiera-hasieratik naturarekiko konpromisoa agertu du. Horregatik, Gipuzkoako ikastolen aldeko jai erraldoiak, hilaren 15etik 21era Mendi Astea antolatu du Oiartzunen, aurten Kilometroak ospatuko diren herrian. Mendi Asteak bi ildo nagusi izango ditu: alde batetik, mendizale ezagunen hitzaldiak eskainiko dituzte eta bestetik, Asteari bukaera emateko, hiru mendi martxa antolatu dituzte, zailtasun desberdinekoak.

 HITZALDIAK

Mendi Astean hiru hitzaldi emango dituzte. Gaiak eta hizlariak, denetarikoak izango dira. Hilaren 16an, asteartea, Xabier Agirre, Oiartzunen bizi den mendizale lazkaotarrak “Aconcagua: Aklimatazioa eta tontorra” izango du hizpide, iaz Hego Ameriketako eta Andeetako mendirik altuenean izan zuen esperientzia kontatuko du. Hilaren 18an, ostegunean, Ina Rufo abenturazale oreretarrak Europan zehar eginiko abentura bat azalduko du: “Europa, iparretik hegora eskiz, piraguaz eta bizikletaz”. Azkeneko hitzaldia hilaren 19an, ostirala, izango da. Bertan, Felipe Uriarte mendigoizale sanjuandarrak eta Aitor Elduaienek euskal mendizaletasunaren historia izango dute hizpide. Elkarrizketa bidez, Elduaienek eta Uriartek euskaldunek eta mendiak izan duten harremana ekarriko dute entzuleengana.

Hitzaldi guztiak Oiartzungo udaletxeko areto nagusian izango dira, 20:00etan

MENDI MARTXAK

Mendi Asteari bukaera emateko, hiru mendi martxa antolatu du Kilometroak 2006. Mendi martxa bakoitzak iraupen eta zailtasun ezberdina izango du. Ibilbide luzeak 8 orduko iraupena izango du (5 euro ordaindu beharko da izen-ematea), Ibilbide Ertainak bost orduko iraupena izango (3 euroko kostua) eta Ibilbide Laburrak hiru orduko iraupena (2 euro helduek eta euro bat haurrek). Irteera eta bukaera Beheko Plazako erreboteko pilotalekuan izango dira.

Etxeko guztiek parte hartzeko moduko mendi martxak osatu dituzte Haurtzaro Mendi Taldeko kideek, Oiartzungo mendietatik  barrena, mendizaleei zaletasunaz gozatzeaz gain, herriko txokoak erakustea ere bai baita helburua. Uzpuru, Aritxulegin eta Astakasoron jarriko dituzte anoa-postuak.

Mendi martxan parte hartu nahi duten mendizaleek dagoeneko izena eman dezakete kmk.ikuskizunak@ikastola.net helbide elektronikoan edo 635 008 453 telefonoan. Ordainketa irteera momentuan egin beharko da.

Mendi martxarekin batera, Mendi Astearen baitan kokatuko da aurten Xibaren III. Topaketak. Gipuzkoako kanporaketa mendi martxekin batera ospatuko dira Beheko Plazako pilotalekuan, 10:00etan. Honekin  batera, antzinako jolasak ere izango dira toki berean goizean zehar.

Jaiarekin bukatzeko herri bazkaria egingo dute Madalensoro pilotalekuan. 300 lagunentzako bazkaria prestatuko dute, mendi martxako eta Xibako partaideekin, baita nahi duen guztiarekin ere. Txartelak dagoeneko salgai daden Garmendi Txokolategian, Haurtzaro ikastolako idazkaritzan eta Amazkarren, 15 eta 12 euroren truke.

kilometroak-2006-mendi-astea

Gipuzkoa osoan famatzen ari den zozketa

km 2006 Oiartzun

KILOMETROTARRA SALTZAILEAK SARITZEN (Kilometroak 06)

SARI EDERRAK SARI-BANATZAILEENTZAT

Garmendi TxokolategiaAzken hilabeteotan ikaragarrizko arrakasta izan dute KILOMETROTARREK (Oarsoaldea, Donostialdea, Tolosaldea eta Goierrin kanpaina egin ondoren, 200dik gora dira banatu diren saskiak). Bada dagoeneko 12 saskiren zozketa egin duen establezimendurik. Hori da adibidez Oiartzungo Garmendi Txokolategiaren kasua (argazkian Esti Iragorri saldutako zenbakien 12 kartulinak erakusten eta atzean 13. saskia, dagoeneko zozketatu ez bada gutxi faltako zaiona). Zenbait bezerok zenbaki finkoa dute erreserbatua, aurrerantzean salgai jarriko diren kartulina guztietan. Honek hainbat taberna eta dendatan giro berezia piztu du. Horregatik, giro hau sortzen lagundu duten tabernari eta dendari guztiak eskertu nahian, sari ederrak zozketatuko dira. Zozketan parte hartu nahi duten establezimenduek baldintza bakarra bete beharko dute: KILOMETROAK 2006 eguna (urriaren 1ean Oiartzunen) iristen denerako 5 saski zozketatuta izatea. Garmendikoek dagoeneko 12 bideratu badituzte, ez da bada hain zaila izango, ezta?

Zer da KILOMETROTARRA?

Lur-lanKilometrotarra Kilometroak-en antolatzaileek Lur-lan baserritar elkartearekin elkarlanean burutzen duten egitasmoa da.

Kilometrotarra goi mailako kalitatezko produktuez osatutako saskia da. Urdaiazpiko, gazta, ardo… Lur-lan ekoizle txikien elkartea da. Baserritar eta abeltzainen eskuetatik otarrera zuzenean joaten dira produktuak, onak eta naturalak. Ekoizle txikien lanaren emaitza dira: lurrak eta animaliek emandako alerik onenak, saski batean bilduta. Produktua hauek guztiak dastatu nahi dituenak aski du Kilometrotarran jolastea. Modua sinplea da: bi euroren truke zenbaki bat hautatu, eta zozketan irteten den zenbakiarekin bat egiten badu, otarra saskira!

Taberna eta lantokietan izaten da jokatzeko aukera. Banakakoek hartu dezakete parte, edo koadrilek elkarrekin zerrendak erosi. Saskia aitzakiarik txarrena ez da elkartu, eta afari gozo bat egiteko.

KILOMETROTARRAK NON?

Gipuzkoa osoan zabalduko den produktua bada ere, orain arte Oarsoaldea, Donostialdea, Tolosaldea eta Goierrin daude zenbakiak salgai, eta saskiak ikusgai. Urola –Kostan datorren astetik aurrera izango da parte hartzeko aukera.

Oiartzunen:

AMAZKAR
ARIZPE
MATTEO
IRUNDARRE
TOKI – ALAI
OLAIZOLA
LAIA
IRU-BIDE
GANBARA
GARMENDI
MIREN
TOLARE
FORTALEZA
JOXIXIONIA
MAKUTXO
ELORSORO KIROLD.
GUBI
ESNOIZ
ANIXETA
KAPEO
BIDE-ALDE
HAURTZARO

KMk 2006: Aurkezpena

Kilometroak 2006 Oiartzun

 

     Atzo egin zen KM 2006 aurkezpena Donostian. Aurtengo ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolak antolatuko du ikastolen jaia ingoyeu! ingoñeu! lelopean. Oiartzunen oso ohikoa eta erabilia den esamoldea da, oiartzueraz idatzia, hurbiltasuna eta freskotasuna adierazten duena.

     Kilometroak 2006ko logoaren elementuak, aldiz, Aiako Harria, intxixua eta izpiak dira. Oiartzungo Bidegorria eta Aiako Harria Oiartzungo naturarekin lotutako bi elementu garrantzitsu dira.

     Intxixua Oiartzungo pertsonaia mitologikoa da. Oiartzungo mitologian agertzen da soilik. Izpiak aldiz, eguzkiaren indarra eta berotasuna islatu nahi du. Jai giro beroa eta eguzkitsuaren esperoan.

http://www.kilometroak.net

* * *

www.oarsoaldekohitza.info webgunean irakurri dezakegu ere:

Kilometroak eta HITZA, elkarlanean (Goiatz Labandibar)

    Lehen aldiz, Kilometroen antolakuntzak eta Hitza egunkariek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez, Haurtzaro Ikastolaren Kilometroak 2006k Gipuzkoa osoko Hitza egunkarietan izango du oihartzuna, eta ez gurean bakarrik.

      Aurtengo Kilometroak Oiartzunen izango direnez, Gipuzkoako ikastolen artean Haurtzaro Ikastolari egokitu zaio sinatzea, eta, Oarsoaldeko Hitzari, gainontzeko eskualdeetako egunkarien izenean. Haurtzaro Ikastolan sinatu dute Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Kilometroetako koordinatzaile Igor Elortzak eta Oarsoaldeko Hitzako kudeatzaile Arrate Arozenak.

Hitzarmena heldu bada, besteak beste, egunkariak eta ikastolek helburu berdin batzuk badituztelako izan da. Izan ere, euskararen normalizaziorako ezinbestekoak dira bai ikastolen mugimendua zein euskarazko prentsa ere; bi eragileak ari dira horretan.

Kilometroen jaia duela urte batzuk hasi zen beste komunikabide batzuekin hitzarmenak egiten, baina Hitzen presentzia eta garrantzia handituz joan den heinean, hitzarmen hau egitea ere beharrezkoa bihurtu da.

Bi aldeak pozik daude lortutako adostasunarekin, eta asmoa hemendik aurrerako Kilometroetan ere tankerako hitzarmena lortzea da, eskualde jakin horretan Hitzarik izanez gero.

Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en