Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Wed
25
Jul '07

Oiartzungo XI. Kross Herrikoia

Oiartzungo Udalak eta Aspalpiko Lagunak Erraldoi Konpartsak antolatua, datorren abuztuaren 3an, arratsaldeko 7retan, Oiartzungo XI. Kross Herrikoia izango dugu.

Helduak: 4,5 km dituen zirkuitu bati bi bira emango zaizkie (guztira 9 km)
Gaztetxoak: 634 metroko bira bat emango dute (6:30etan izango da)

 Apuntatzeko:

www.herrikrossa.com: 6 €

edo aproba egunean bertan: 8 €

Partehartzen duten guztiei dortsala eta kamiseta bana emango zaie. Animatu!!!

Tue
1
May '07

Maratoiko munduko errekorra Oiartzunen orain dela 30 urte

La francesa Chantal Langlacé durante la carrera de 1977 cuando batió el récord del mundo de maratón en OiartzunGaur, orain dela 30 urte, 1977ko maiatzaren 1ean, Oiartzunen emakumezko maratoiaren munduko errekorra hautsi zen. Chantal Langlacé frantziarrak, Oiartzungo II maratoian, Estatuko 43. txapelketa izanik, garai hartako emakumezkoen marka gainditu zuen.

Garai horretan maratoiak modan ziren, bai estatu mailan, bai gure inguruan. Hau ikusirik bertako zenbait kirol elkarteek maratoiak antolatzen hasi ziren, Oiartzunen esate baterako, 1976-77-78-79-80-81 urteetan antolatu ziren. Oiartzungo Lartaun Kultur Taldeak eta Herrerako Kirol Elkarteak izan ziren 1977ko urteko maratoiaren antolatzaileak, MAMUT enpresaren babesarekin.

Kontutan izan behar da, Euskal Herri osoan beste behin bakarrik hautsi dela munduko errekor bat, pertigan, 6,10 m-ekin Sergei Bubkaren eskutik. Beraz ahaztu ezin daiteken errekorra dugu Chantal Langlacé gure herrian hautsi zuena.

 (Iturria: http://www.rfea.es/web/noticias/desarrollo.asp?codigo=1237)

Wed
4
Apr '07

Euskal Herriko Itzulia Oiartzunen amaiera

Aurten 47. Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Urretxun hasi eta Oiartzunen amaituko da. Oiartzunen, apirilaren 13an, 4. etaparen amaiera izango dugu (Agiña, Aritxulegi, Jaizkibel eta Erlaitz mendateak pasa ondoren) eta apirilak 14ean erlojupeko aproba izango dugu. Hemen dituzue etapa hauen ibilbidea Oiartzunen zehar:

Apirilak 13:

Euskal Herriko Itzulia Apirilak 13
(Sakatu imajinak tamainu handian ikusteko)

Euskal Herriko Itzulia Apirilak 13

Apirilak 14:

Euskal Herriko Itzulia Apirilak 14 
(Sakatu imajinak tamainu handian ikusteko)

 

Tue
13
Mar '07

Euskal Herriko pala txapelketaren irabazleak

Agirre-Aristorena eta Peluaga-Huegun bikoteak izan ziren larunbatean ospatutako finalen irabazleak.

Zorionak guztiei eta bereziki irabazleei!

Mon
12
Feb '07

Gogoratu eskiaren denboraldia Gazte-txartelarentzako deskontu berriekin datorrela

Negu honetan, Gazte-txartelarekin, dirutxo mordoa aurreztu dezakezu herri ezberdinetako eski-estazioetan: Aragoi, Catalunya, Andorra, Austria, Italia, Suitza, Polonia

Elurra gustuko baduzu eta Estatuko edo Europako edozein eski-estaziotara joateko asmoa baduzu, ez ahaztu Gazte-txartela Euro<26ren titularra izateagatik dagozkizun deskontuak zeintzuk diren kontsultatzea.

Eta guzti hau Hercules-i esker; berari esker zure  Gazte Txartelaren Europako Elkarteko (EYCA) kide diren herrialde guztietan ezagutu eta onartuko dizutelako.
Aragoi

Deskontuak forfait-ean hurrengo eski-estazioetan:

  • Candanchú eski-estazioa
  • Cerler eski-estazioa
  • Valdelinaresko eski-estazioa
  • Formigal eski-estazioa
  • Javalambre eski-estazioa
  • Panticosa Los Lagos eski-estazioa
  • Valle de Astún eski-estazioa

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Aragoin dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Aragoiko web orrian daukazu.
Catalunya

%15erainoko deskontuak eguneko forfait-ean, forfait konbinatuetan, materialaren alokairuetan… hurrengo eski-estazioetan:

  • Boí Taüll Resort eski estazioa
  • Nòrdic de Sant Joan de l’Erm eski estazioa
  • Muntanya La Molina eski estazioa
  • Bosc Viròsa Vallferrera eski estazioa
  • Nòrdic Aransa eski estazioa
  • Port Ainé eski estazioa
  • Vallter 2000 eski estazioa
  • Alta Muntanya Tavascán-Pleta del Prat eski estazioa
  • Vallnord eski estazioa (Andorra)
  • Lles, Nòrdic i Muntanya eski estazioa
  • Muntanya Vall de Núria eski estazioa
  • Masella eski estazioa
  • Nòrdic Tuixent La Vansa eski estazioa
  • Port del Comte eski estazioa
  • Nòrdic i Muntanya eski estazioa

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Catalunyan dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Turisme Juvenil de Catalunya web orrian.
Nafarroa

  • Valle del Roncal Eski Eskola (948 89 32 66): %15eko deskontua tarifetan, erresistentziazko eskian ikastaroak eta klase partikularrak.

Andorra

  • Ordino-Arcalís eski-estazioa: %10eko deskontua eguneko forfait-ean.
  • Pal-Arinsal VallNord: %10eko deskontua eguneko forfait-ean.

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Andorran dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Carnetjove-ren web orrian.
Europa gehiago…

Eskiatzera urrutirago joateko asmoa baduzu, Austria, Txekiar Errepublika, Italia, Eslovaquia, Eslovenia, Suitza, Polonia… Europako herri guzti hauek eskaintzen dituzte abantailak -aren titularrentzat beraien eski-estazioetan.

Abantaila guzti hauek Euro26 web orrian kontsulta ditzakezu, “Winter discounts” atalean.

Gozatu elurra eta aprobetxatu -ak eskaintzen dizun guztia!
(Iturria: Gazteaukera)

Mon
11
Dec '06

Euskadi – Serbia selekzioen futbol partidua

 

Euskal selekzioa

 

Datorren abenduaren 27an, San Mames futbol zelaian, Euskadiko selekzioa Serbiako selekzioaren kontra futbok partidua jokatuko du. Futbol partidua ikusteko Euskadiko Futbol Federakundea sarreren aurresalmenta martxan jarri du. Hemen duzue informazio guztia:

SARREREN AURRESALMENTA TALDEAK

30 pertsona gorako taldeak sarreren erosketa egin dezakete Euskadiko Futbol Federakundera zuzendutako idatzi baten bidez, Fax 944 732 221 e-mail webmaster@eff-fvf.org abenduko 11tik 19ra. Idatzian hurrengo datuak agertu behar dira;

Taldearen izena
Sarreren salneurria eta zenbakia
Kontaktu pertsona
Kontaktu telefonoa
Ordainketa modua (dirutan edo kontu Korretean sartu)

Aurrersalmenta prozedura

1. EFFra bidali idatzia
2. EFF tik eskariaren baiztapena. Abenduak 20
3. Ordaindutako sarrerak batu. Abenduak 21-22

SARREREN SALNEURRIA

TRIBUNA PRINCIPAL ALTA Y BAJA 23€
BESTE TRIBUNA 21€
PREFERENCIA LATERAL Y ESTE 17€
PREFERENCIA NORTE Y SUR 12€

http://www.eff-fvf.org/

 

Thu
14
Sep '06

Bizikleta festa Oiartzunen: Mountain bike trabesia herrikoia eta Atamitx BMX Trails

Bizikleta festa

 

BMX Atamitx Trails Taldeak antolatua datorren irailak 23, larunbateko arratsaldean BIZIKLETA FESTA izango dugu Atamitx jatetxearen atzekaldean:

  • Mountain-bike trabesia herrikoia
  • Atamitx Trails zirkuituan BMX erakustaldia

Informazio guztia hemen: Bizikleta Festa

 

 

Wed
2
Aug '06

Pikagarai plazako kirol instalazioa dagoeneko PREST dago

Aipatu genuen bezala (ikusi: Pikagarai plazako kirol instalazioa ia prest dago), obrak martxan ziren Pikagarai plazan kirol instalazio bat prestatzeko eta dagoeneko prest dago, oiartzuar guztien eskura. 

 

Kirol instalazioa

 

 

Bertan futbolean jolasteaz gain, besteak beste, saskibaloian, tenisean eta boleibolean ere jolastu daiteke:

 

Pikagarai plazako kirol instalazioa

Zorua, belar artifizialez eta hareaz osatuta dago, aipatutako kiroletan aritzeko aproposa.

 

Pikagarai plazako kirol instalazioa

 

Zatoz nahi duzunean ezagutzera!!

Thu
15
Jun '06

Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)

ZiklokilometroakDagoeneko hemen duzue ekainak 25ean ospatuko den XV. Gipuzkoako Txalenge Zikloturistaren informazio folletoa, Haurtzaro ikastola eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatua.

 

Hemen duzue folletoa deskargatzeko aukera:

 

Ziklokilometroak Oiartzun
   

Animatu nahi direnentzako hemen duzue ibilbidea:

 

 

Ziklokilometroa ibilbidea

Â