Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘Ludoteka’ Category

Urriak 31: GAU BELTZA Oiartzunen!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Oiartzunen aurten laugarrengoz Gau Beltza izango dugu Urriak 31ean.  Herriko eragile eta norbanako ezberdinek hartuko dute parte bertan. Oharra: Mozorro eta arropa egokiarekin etortzea eskatzen da antolaketatik!   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Kaixo lagunak! Gau beltza hurbiltzen ari da eta guk ere hasi ditugu egun horretarako prestaketa lanak. Larunbat honetan, hilaren 21ean, 16:30etan ludotekan elkartuko gara egun handia prestatzeko asmoz. Jantziak eta apaingarriak egin ahal izateko, etxean dituzuen arropa zaharrak, maindire zuri zaharrak, kalabazak, arrautza kaxak… ekartzea eskertuko genizueke. Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan, ordurarte ongi izan!    [ Read More ]

Categories: Ludoteka

Urriak 12, eta 13 osteguna eta ostirala, Abaraxka ludoteka itxia egongo da. Urriak 14ean berriz Doneztebe plazan izango gara arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Puzgarriak, txokolatada…..   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Urriak 7: Irekiera festa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Urriak 7an, 16:30tan izango dugu Abaraxka ibiltariaren lehen eguna. Rokodromoa, jolasak, merienda…. dibertsioa, Ez huts egin! Zatoz gurekin. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Berri pozgarri batekin gatoz

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Berri pozgarri batekin gatoz: Onintza Etxebeste Oiartzuarrak proposatuta aurten Xanixtebanetako kartel lehiaketan berak aurkeztutako kartelean parte hartu dute Abaraxkako hainbat kidek. Onintza ludotekara etorri eta tailer bat prestatu zuen haurrekin,  hauen proposamenak, iritziak, marrazkiak jasoaz kartela diseinatu eta osatzeko asmoz. Ondoren berak kartelari  bere azken ikutuak eman eta aurkeztu zuen. Kartelak Oiartzuar onenaren saria jaso  [ Read More ]

Categories: Ludoteka

ABARAXKAKO ITXIERA FESTA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Bihar, ekainak 2, ABARAXKAKO ITXIERA FESTA IZANGO DUGU. Urtean zehar gurekin parte hartu duten herritarrei  omenalditxo bat egingo diegu ( Soinuenea, emakume pilotariak, Torri Gukin, Oiartzun Irratia, antzerki taldea, eta beste hainbat herritar…), ondoren kantu merienda bat izango dugu Itziar Nabarrorekin. Zu ere bertan gurekin izatea gustatuko litzaiguke. Animatu parte hartzea. Zuen zain egongo gara!  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Lau belaunaldi elkartu ginen Maiatzak 4an Oiartzungo Abaraxka ludotekan elkarrekin eta kitarrekin euskal abestiak abestera Hona hemen  arratsaldea isladatzen duen bideoa eta artikulua. http://www.haziak.eus/bloga/unkigarria-izan-zen-euskal-kantuen-kantaldia Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

EUSKAL JAIRAKO DANTZAK IKASTEN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Bihar, maiatzak 11, 17:00etan Herri Musikaren Txokokoekin batera dantza ikastarotxo bat izango dugu Abaraxka ludotekan. Helburua, larunbatean ospatuko den Euskal Jairako zenbait dantza ikastea da. Animatu eta etorri dantzatzera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

OSTIRALEAN EKINTZA BEREZIA LUDOTEKAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ostiral  honetan, maiatzak 12, Onintza Etxebestek tailer berezia antolatu du Xanistebanetako kartel lehiaketari lotuta. Ekintza ludotekan izango da 17:30ean. Animatu ta torri parte hartzera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Maiatzak 11n,  14:45-16:15 Abaraxka ludotekan 6-12 urte arteko gurasoei bereziki eskainitako hitzaldia. Hirugarren saioa dugu, hau, lehenengo erabat teorikoa izan zen eta oraingoan bigarren saio praktikoarekin gatoz. Agintzariko  (arlo komunitarioan eta adingabekoekin prebentzioa lantzen dute)  hezitzailea den  Javi izango da hizlaria.Helburua saioak parte hartzaileak, eta bakoitzak bere esperientzia eta bertan planteatuko direnak konpartitzea da. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Euskal abestien kantaldia!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxka ludotekak, TORRI GUKIN ( herriko jubilatuen aisialdi egitasmoak )  eta  HAZIAK egitasmoak belaunaldien arteko musika transmisioa ekintza antolatu dugu ostegun honetarako, maiatzak 4rako. Kitarraren laguntzaz  hiru belaunaldi ezberdin elkartuko gara euskal abestiak abestera. Gurekin abestera etorri nahi? Bertan elkar ikusiko dugulakoan!!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

TXALAPARTA TAILERRA SOINUENEAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Kaixo laguna!! Larunbat honetan, apirilak 29, Soinuenean, Herri Musikaren Txokoan, egongo gara 17:00etik aurrera. Oraingo honetan, haur eta gurasoentzat txalaparta tailerra izango dugu. Animatu eta etorri!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 22: FAMILIAK AUZOLANEAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbatean, apirilak 22, Ihurritako Laboren lokalean egongo gara 16:30etik aurrera. Auzolana eta osasuna uztartuko ditugu arratsaldean zehar. Animatu!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ostiral honetan, liburuen nazioarteko egunaren harira (apirilaren 23an), liburu trukaketa bat egingo dugu ludotekan 16:30etik aurrera. Animatu eta etorri liburu batekin! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ostegun honetan, apirilak 20, Soinueneareara itzuliko gara. Gaurkoan, asteartean zuritutako kainaberekin instrumentoak sortuko ditugu. Bertan, 16:30ean ikusiko gara! Animatu eta etorri gurekin! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa