You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "gazteoiartzun.net"

Aurreko urteetako Kilometroak

Kilometroak 2006 Oiartzun

Aurtengo Kilometroak 06aren atarian gaudela, bati baino gehiagori gogora bueltatuko zaizkio oroitzapen ugari kartel hauek ikusterakoan: aurreko Kilometroen jaialdien kartel bilduma. Ederra benetan (sakatu kartelaren gainean tamainu handiagoan ikusteko):


 1977-Beasain


1978-Zubieta


1979-Zubieta


1980-Zubieta


1981-Zubieta


1982-Hernani


 1983-Donostia


 1984-Errenteria


1985-Zumarraga-Urretxu-Legazpi


1986-Deba


1987-Zarautz


1988-Irun


1989-Oñati


1990-Andoain


1991-Bergara


1992-Oiartzun


1993-Ordizia


1994-Legazpi


1995-Donostia


1996-Elgoibar 


1997-Pasaia-Lezo


1998-Tolosaldea


1999-Errenteria


2000-Azpeitia


2001-Beasain


2002-Zumarraga-Urretxu


2003-Lazkao


2004-Orio-Zarautz


2005-Leintz bailara

 

 

(Iturria: www.kilometroak.net)

Euskal antzerkia: Eun dukat (Manuel Lekuona)

Madalensoro kiroldegian, Irailak 23, larunbata, arratsaldeko 19:30etan, Haurtzaro antzerki taldea eta dantza taldea, Manuel Lekuonaren “EUN DUKAT” antzezlana antzeztuko dute.

 

Euskal antzerkia

 

 

 (Iturria: www.kilometroak.net)

 

Aurtengo Kilometroak 06 bideoklipa hemen duzue!

Egun gutxi dira aurtengo Kilometroak 06ko antolatzaileek musikaren bideoklipa aurkeztu zutela eta http://www.kilometroak.net/ webgunean zintzilikatu berri dute. Hemen duzue ikusgai:

[kml_flashembed movie="http://www.kilometroak.net/data/images/outmodulescontent/3/bideoklipak.swf" height="375" width="600" /]

Abestia mp3 formatuan hemen duzue: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen

(Iturria: www.kilometroak.net)

 

Kilometroak 06ko Pregoi Nagusia

Datorren irailak 16, larunbata, 20:30tan, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian aurtengo kilometroak 06ko Pregoi Nagusia izango dugu. Bertan parte hartuko dute:

  • Lartaun Txistulari Taldea
  • Euskal Herriko Txistulari Elkartea
  • Haurtzaro Dantza Taldea
  • Berako Gure Txokoa Dantza Taldea
  • Lartaun Abesbatza
  • Andra Mari Abesbatza
  • Haurtzaro Bertso Eskola
  • Gitarra: Xanet Arozena
  • Teklatua: Jon Irazoki
  • Metalak: Erlaitz metal boskotea
  • Aurkezlea: Urko Arozena

Hemen duzue obren zerrenda: Jotaraua 

(Iturria: Kilometroak 2006)

Quilometros 2075, etorkizuneko kilometroak festa? :-)

YouTube webgunean aurkitutakoa eta seguraski batek baino gehiago ETBn ikusia duena, baina, Oiartzungo Kilometroak 06 atarian gaudela ez dago gaizki farre batzuk botatzeko:

[gv data="http://www.youtube.com/?v=5anyegreLFo"][/gv]

gazteoiartzun.net blogaren lehen 6 hilabeteko datuak

Dagoeneko lehen sei hilabeteak egin ditugu sarean eta hasiera batean hemendik bakar batzuk pasatzen baziren ere, oraindik ere asko ez badira, bisitak etengabe igotzen aritu dira.

Hasieran pare bat bixitari izaten genituen, orrialde pare bat begiratuz baina apurka-apurka jende gehiago joan da gerturatzen. Azken hilabetean, batazbesteko 119 bixitari izan ditugu egunero ia 400 orri begiratu dituztelarik, lehen 6 hilabeteentzako ez dira datu txarrak :-)

Laburbilduz hemen dituzue, estatistika hauetan blogaren bilakaera:

 

Hhilabeteko bisitatutako orri kopurua

  

 

hilabeteko bisita kopurua

 

Bloga hasi zenetik eta abuztuaren azken egunerarte, guztira, 49.021 orri ikusi dira eta 12.030 bisita izan ditugu. Hurrengo hilabeteekin konparatzen joango gara, bilakaera aztertzeko ;-)

 

aizue.com blogeko lehiaketa: Gomendatzen dizut, merezi du

 

www.aizue.com

 

 

     Gipuzkoako Gazte Informazioko hainbat bulegok ‘Gomendatzen dizut: merezi du‘ saria martxan jarri dute. Geurearen antzko blog batean jaso dituzte orain arte bildutako gomendio guztiak, eta baita sariketaren nondik norakoak ere. Badakizu, zure gomendioak bidali lehenbailehen: ostatua, herriak, mendiak, ibilbideak, museoak, kanpaldiak…

     Blogaren helbidea: www.aizue.com

     Leihaketaren oinarriak eta bestelakoak hemen dituzue: http://www.aizue.com/doc/03
 

Ikasturte honetan hizkuntzak ikasteko aukerak

Gipuzkoako Hizkuntza-Eskola Ofizialen batetan hizkuntza bat ikasi nahi duzu datorren ikasturtean? hemen dituzu web orrialdeak. Matrikulazio datak, mailakatze-azterketak noiz diren, eta abar.

 

DONOSTIAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

Zemoriya kalea, 24. Gros
20013 DONOSTIA
Tfno.: 943 286311 / 943 286312 Fax: 943 293690
http://www.eoidonheo.org
info@eoidonheo.org

 

EIBARKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

Jardines kalea, 3
20600 EIBAR
Tfno.: 943 200648 / 943 200648 Fax: 943 200678
http://www.eoieibarheo.net
eoieibar@euskalnet.net

 

IRUNGO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA
Alcaldía de Sacas kalea, 13 (Behobia)
20305 IRUN
Tfno.: 943 623381 / 943 626391 fax:943624980
http://www.eoirun.com
secretaria@eoirun.com
direccion@eoirun.com

 

Bidaiatzeko asmoa baduzu hona hemen hegaldi merkeen webguneak

Hegaldi merkeakHegaldi merkeak bilatzeko webguneen zerrenda hemen duzu. Bidaiatzeko asmoa baduzu, azken orduko hegaldi merkeak bisitatu…

 

HEGALDI MERKEAK

www.jet2.com
Leeds-era, bere operazio-basea duen lekura, egiten ditu hegaldiak eta,
ondoren, aireportu horretatik Europako beste hiri batzuetara. Hegaldi
batzuk doakoak dira, tasak bakarrik ordaindu behar dira, eta Leedsetik
Belfastera libra 1ekin joan zaitezke.

www.easyjet.com
Hegaldi eta norako gehienak dituena da. Berak du eskarmentu handiena eta
British Airways-en kostu txikiko konpainia bere esku geratu da. Londresetik
nahiko gertu dauden hiru aireporturako hegaldiak ditu Malagatik. Aireportu
horiek elkarren artean ondo komunikatuta daude eta Europa osorako
hegaldien konbinazioak ahalbidetzen dituzte. Gainera, konpainia honen web
orrian oso baliagarria den norakoen gida bat aurki daiteke. Ibilbide
bakoitzeko 6 euroren truke Londreserako hegaldiak lor daitezke edo
Bartzelona Paris hegaldiak 25 euroren truke.

www.virginexpress.com
Bruselarako prezio onak salbuespena dira. Europako gainerako hirietarako,
ordea, lotura oso interesgarriak ditu.

www.aerlingus.com
Batzuetan prezio onak ditu
Irlandarako

www.ryanair.com
Hamaika norako Londres-Stanstedetik abiatuta.
Beste batzuk euro batengatik.

www.mytravellight.com
Sinestezina badirudi ere, konpainia honekin merkeagoa da Londresera joan
eta handik Kanariar Irletarako hegaldi bat hartzea, Zuzenean Espainiatik
joatea baino. Libra bateko hegaldiak dituzte.

www.transavia.com
Malagatik Amsterdamerako bidaiak, joan-etorria 100 euroko prezio
normalean; halere, eskaintza batzuk 20 eurotaraino jaisten dira.

www.alpieagles.com:
Konpainia honen hegaldiak Bartzelonatik irteten dira Italiako norako
askotara. Batzuetan euro bateko txartelak aurki daitezke.

www.meridiana.it
Bartzelonatik Italiako hirietarako hegaldiak ditu.

www.hlx.com
Hegaldi-bilatzaile ona da. Konbinazio ugari du Alemaniako hiriekin eta
Malagatik ere irteten da. Aukera onak ibilbide bakoitzeko 30 eurokoak dira.

www.evolavia.com
Bartzelonatik Anconarako (Italia) hegaldiak ditu. Konpainia hau
interesgarria da Anconatik Moskurako hegaldi merkeak dituelako.

www.flyglobespan.com
Malagatik Eskoziara. 100 euroko
joan-etorriak lor daitezke.

www.bmibaby.com
Erresuma Batua eta Europako beste norako batzuk.

www.germanwings.com
Alemaniara, Malagatik Koloniara eta Madriletik Stugarttera ere bai.
Europako gainerako lekuetarako primerako konbinazioak.

www.sterlingticket.com
Malagatik Stockholmera,
Oslora eta Europako iparraldeko beste herrialde batzuetara.

www.volareweb.com
Bartzelonatik eta Madriletik Europako hainbat norakora
ibilbideko 10 euro ordainduta.

www.airberlin.com
Ez da kostu txikiko konpainia bat, baina hegaldi ugari ditu
Mallorcatik eta Alemaniatik. Aukerarik onena da Itsaso Gorrira
urpekaritza egitera joateko.

www.jetmagic.com

www.air-scotland.com

www.vuelosbaratos123.com

www.cheapflights.co.uk/

www.vueling.com
Bilbaotik Bartzelonara, Malagara, Erromara eta Valentziara joan zaitezke
diru gutxirengatik.

www.terminala.com
Bilbaotik norako nazionalak eta nazioartekoak, benetan aukera onak.

www.edreams.es
Hegaldi merkeen bilatzailea. Nazionalak eta nazioartekoak.
Leeds-era, bere operazio-basea duen lekura, egiten ditu hegaldiak eta,
ondoren, aireportu horretatik Europako beste hiri batzuetara. Hegaldi
batzuk doakoak dira, tasak bakarrik ordaindu behar dira, eta Leedsetik
Belfastera libra 1ekin joan zaitezke.

Euskal Herriko jai guztien berri izateko

 

Jaiak 2006

 

 

http://www.jaiak06.net/ 

 

Gaztesareak udan zehar izango diren jai guztien berri ematen dizu webgune honetan! Kontzertu, ekitaldi eta jai onenak noiz eta non ospatzen diren jakin nahi baduzu…sartu Gaztesarearen webgune honetan!
 

 

 

Zureiragarkiak.net

 

zureiragarkiak.net

 

Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen ekimenez, zure iragarkiak doan jartzeko webgune berri bat duzu sarean: www.zureiragarkiak.net

Bertan gazteentzako eskaintza baliagarri eta interesgarriak aurkitu ditzazkezu. Aukera izango duzu edozer gauza erosi, saldu, eskaini, eskatu….Horretarako atal ezberdinetan banatua duzu webgunea:

Boluntarioak
Saldu nahi dut
Erosi nahi dut
Lan bila nabil
Lan eskaintzak
Etxe bila nabil
Etxeak (eskaintzak)
Trukea
Jendea
Denetarik
 

Dena hemen:

www.zureiragarkiak.net

 

Serbidorearekin arazoak konponduta

Oiartzun Gazte BlogaAtzo azken ordutik arazotxo bat izan dugu serbidorearekin eta horregatik www.gazteoiartzun.net off-line egon da. Dagoneneko dena konponduta dago eta berriro airean gaude.

 

Barkatu eragozpenak.

 

 

 

 

 

 

propecia order this is weekend pill or buy cialis online, also known as ed pill. prices cialis

Oiartzun Gazte Bloga

buy generic cialis where can i buy acomplia online, is it generic acomplia ? buy tamiflu online

Orrialdeak:«1234567»

Etiketen hodeia

Twitter-en