Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • Ipuin kontaketa Abaraxkan.

    Azaroak 19, arratsaldeko 17:00etan Lur Korta ipuin kontalaria izango da Abaraxkan 2-3 urteko haurrei ipuina kontatzen. Bertaratu nahi duten haurrek beti ere heldu baten laguntzaz egin beharko dute. Ipuina amaitu ondoren, 17:30ak inguru irekiko dira ateak beste bazkide guztientzat.

  • Azaroak 17: Udazkenarekin jolasean

    Larunbat honetan, hilak 17, goizeko 11:00etan ludotekan elkartuko gara, paseotxo bat emanez parkera joan eta udazkenarekin jolasean ibiltzeko. Animatu parte hartzera!

  • Hasi “entsayatzen” laxter grabatuko dugu eta

    https://www.youtube.com/watch?v=x5vE1rJOosU Oiartzunen euskaraldiko flashmoba grabatuko dugu. Hementxe Olarri dantza taldekoak sortutako koreografia. Hasi ikasten Abenduan 1 eta 3an grabatuko dugu eta!!!    

  • AZAROAK 10, 16:30ean “ERRALDOIAK ETA BURUARINAK EZAGUTZEN”

    AZAROAK 10, ARRATSALDEKO 16:30EAN ABARAXKA LUDOTEKAN ERRALDOIAK ETA BURUARINAK GERTUTIK EZAGUTZEKO EKINTZA BURUTUKO DUGU. ANIMATU PARTE HARTZERA!!

Datorren larunbatean hilak 24, eta arratsaldeko 16:00tik aurrera, Euskal Herriko Slalom Txapelketa ospatuko da Elorsoro Kiroldegian. Haurtzaro Atletismo Taldeak eta Euskadiko Kirol Egokituko Federazioak elkarlanean, Euskal Herriko txapelketa antolatu dute , eta bertan, Euskal Herritik zein Kantabriatik etorritako kirolariak elkartuko dira.

Continue

Oiartzuarra bazara edo Oiartzunen ikasten baduzu oraindik baduzu Udalekuetan izen emateko aukera. https://youtu.be/0qsStHRUouI

Continue

Abaraxka Ludotekak eta Paperezko ametsak egitasmoak beste behin ere bat egin dute eta Udalekuetan matrikulatzen direnei liburuak oparitzen dizkiete. Irakurzaletasuna, berrerabilpena, elkarlana.....

Continue

MARTXOAK 17, ARROPA ERALDATZEN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbat honetan, hilak 17, arratsaldeko 16:30etan, arropa eraldatuko dugu ludotekan. Animatu eta ekarri zuen arropak!  

Continue

III. Kirol Astea badoa aurrera!

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

III. Kirol Astea badoa aurrera! Hau da gaurko egitaraua: zirkuitu bio-osasungarriaren tailerra txaran parketan; dohako ciclo indoor Elorsoro Kiroldegian; hip- hip erakustaldia DoneEztebe Plazan eta turimo aktiboaren emanaldia pleno aretoan.

Continue

Gaurtik aurrera, Elorsoro kiroldegian kokatuta dagoen zerbitzua martxan da Abittu jarduera fisikorako orientazio zerbitzua martxan jarri du Oiartzungo Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol sailaren laguntzarekin. Bizitza osasuntsurako aholkularitza eskainiko die Abittuk herritarrei. Zerbitzua Elorsoro kiroldegian kokatuko da eta astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 11:00etara, Mikel Lopez orientatzailea arduratuko da ...

Continue

Kirol astearen barruan Abaraxka Ludotekan kafe tertulia bat antolatu dugu: GAIA: Elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboa NON: Abaraxka ludotekan. NOIZ: Martxoak 12, astelehena 15:15etan. : Gurasoei.

Continue

Larunbat honetan, martxoak 10, aintzineko eta oraingo jolasak izango ditugu 17:00etan Doneztebe plazan. Familientzako irekia da ekintza. Animatu!  

Continue

Ostegun honetan, martxoak 8, GREBA FEMINISTA DELA ETA "Emakumeok* planto lelopean, Abaraxka Ludoteka, egunero bezala,16:30ean irekiko dugu baina arratsaldeko 18:00tan itxi egingo dugu, guk ere planto eginaz.

Continue

Badator Oiartzungo III. KIROL ASTEA!

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Oiartzungo III. Kirol Astea hilaren 10etik 17ra izango da. Aurten, asteburuetara luzatu da, jardunaldi praktiko gehiago egiteko aukera izan dadin. Aurtengoan, BTT, raketista, mendia, bizikleta… ezagutzeko eta beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera izango dugu. Horretarako, herriko kirol-eragileekin elkarlana zuzena: OTXE; Intxixu Trail, Tximeleta, Haurtzaro Atletismo Taldea; Abaraxka ludoteka; Girizia Mendi Taldea; ...

Continue

Apirilak 4: Orientazio jolasa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Herrian zehar eta mapa eta brujulez lagunduta orientazio jolasa egingo dugu. NOIZ: Apirilak 4 NON: Zita Abaraxka ludotekan egingo dugu. ORDUA: 17:00etan

Continue

Abaraxka Ludotekako erletxoak jostailuak, liburuxkak eta eskulan batzuk sortu dituzte ospitalera bidaltzeko. Paperezko ametsak egitasmoak ere bat egin du eta  liburuak bidali ditu bertara. Gaur Abaraxkako koordinatzailea den Nekane Martiarena Aspanogiko (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea)  gizarte langilea den Nekane Aranburukin izan da material guztia entregatzen.

Continue

MARTXOAK 3, MANDALAK MARGOTZEN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Martxoak 3an, Abaraxka ludotekan, mandalak margotuko ditugu. 16:30etan izango dugu sormenarekin eta irudimenarekin jolasteko tartea. Animatu!

Continue

https://youtu.be/X2QoO83NPRc

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa