Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Non dago frigoliburutegia?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Gure frigoliburutegia berriz ere martxan dago! Abaraxka ludotekaren aurrean jarri dugu. Zatoz, liburuak, hartu, utzi, irakurri, ikusi..zure zai daude. Ez da soilik haur edo eta gazteek erabiltzeko, animatu zu ere.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gaurtik aurrera, maiatzeko hilabetean zehar, gure frigoliburutegia Ergoien auzoan izango da nahi duenarentzat eskuragarri! Tweet

Apirilean gaude eta frigoliburutegiak beste auzo berri bat bisitatu du. KARRIKAN dago. Gogoratu, edozein ipuin edo eta liburu hartu eta utzi dezakezula bertan. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Otsaila iritsi zaigu eta frigoliburutegia auzoz aldatu dugu. Oraingoan Altzibar auzoan jarri dugu. Auzotar batzuk izan ziren atzo arratsaldez frigoliburutegia liburuz betetzen!!!! Ederki, hortako da eta, zuen liburu eta ipuinekin berotzea lortuko dugu bai. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gogoratu gure frigoliburutegietako bat auzoz auzoa ibiltzen dela. Orain hilabete hau, urtarrila, Iturriotz auzoan izango da. Bestea, Abaraxka Ludotekako atean dago, geldi geldi, lasai lasai. Bisita guztiak agurtzen. Hurbildu zaitezte frigoliburutegia berotzera. Badakizu, hartu, utzi, ekarri, eraman, jarri, kendu… Konpartitu eta trukatu! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Jakin badakizue, frigoliburutegia auzoz auzo ibiltzen dela. Azaroa Arraguan egin du eta Abendua UGALDETXO auzoan izango dugu. Gogoratu bertakoliburuak hartzeko daduela eta bertan ere beste edozein liburu utzi dezakezutela. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abuztuko geldialdiaren ondoren, ikasturte berriarekin batera, FRIGOLIBURUTEGIA proiektua martxan jarriko dugu. Ekimen honen helburua irakurzaletasuna bultzatu eta liburuak elkartrukatzea da. Horrela, herritarrek, bertan gustoko duten libururen bat ikusten badute, hartu eta eraman dezakete. Hala ere, liburuen elkartrukea ere ekimen honen helburu denez beste herritarrekin partekatu nahi dituzten liburuak bertan uztera animatzen ditugu. Kontuan izanik, bertan  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gurutze auzoa da hau bai!! Bertan egongo da frigoliburutegia hilabete honetan. Badakizue hurbildu, hartu, utzi, kendu eta jarri. Ea uztailean frigoliburutegia bero bero aurkitzen dugun! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gure frigoliburutegiak auzo berri bat bisitatuko du hilabete honetan.   Oraingoan Ergoien auzoa tokatzen zaio. Liburuz lepo dago, hau da bero bero dago. Ergoiengo Auzokalte elkartearen parean jarri dugu, parke berriaaren inguruan. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gure frigoliburutegi ibiltariari auzoa aldatzeko unea iritsi zaio. Iturriotzen egon da orain arte eta martxoan Altzibarren egongo da.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

2014ko urtarrilean jarri genuen frigoliburutegia proiektua martxan. Geroztik herriko auzo ezberdinetan ibili da guure liburutegi ibiltaria. Ugaldetxon egon da azkenekoz baina ATEA HAUTSI zaio. Proiektoarekin aurrera jarraitu nahi dugu baina ez dugu frigorifikorik. Batonbatek botatzeko firogrifikoren bat baldin baduzue guk gusto askoz FROGILIBURUTEGI bihurtuko genuke. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Frigoliburutegiak herriko auzo guztietan egon ondoren berriz ere Elizalden dago. Oraingo honetan esnearen makinaren alboan jarri dugu. Gogoratu edozeinek edozein momentutan hartu eta utzi ditzakela liburuak. Animatu eta erabil ezazu zuk ere gure frigoliburutegia Tweet

Categories: gazteoiartzun.net

Frigoliburutegia Arraguan dago

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Arraguako parke berrian dago. Gurutzetik Arraguara eramateko hustu egin genuen eta Arraguara berriz betetzera joan garenean eta gure sorpresarako norbaitek liburu mordoa zuen bertan utzita. Oso ongi, hori behar dugu, hartu, utzi, utzi, hartu….. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Frigoliburutegia Gurutzera iritsi da

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Frigoliburutegiak herriko beste auzo bat bisitatuko du, oraingoan Gurutze. Ipuiak edo eta liburuak trukatu nahi badituzu hurbildu zaitez Gurutzera.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Frigoliburutegia Ergoienen

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Frigoliburutegia dagoeneko Ergoinen dago, Auzokalten ondoko parkean, eta maiatzak 4 arte bertan egongo da. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa