Kaixo denai! Ostegun hontan, Gau Beltza dela eta, arratsaldez ludoteka itxita egongo da. Ilunabarreko 20:00tan elkartuko gara kontzejupe plazan, elkarrekin afaldu eta ospakizunarekin hasteko. Ongi izan. Tweet
GAU BELTZA, urriak 31, osteguna. Beldur gaua!! Tweet
Gau beltza ate joka dugu. Hemen aurreko urteetako irudiekin eta gau beltzeko koplekin osatutako bideoa. Tweet
Ostegun honetan, urriak 24, 16:30ean ludotekan elkartuko gara familia giroan GAU BELTZA prestatzeko. Mozorroak, eskulanak, apaingarriak… egingo ditugu eta baita gau beltzeko koplak abestu ere. Aukera duenak, etxetik arropa zaharra eta kalabazak ekartzea eskertuko genuke. Animatu! Tweet
Dakizuten bezela Gau beltza ate joka dugu ta horren harira egitarau beltza antolatu dugu… zine emanaldiyak, ipuin kontaketa, Gau Beltza,…. Animatu ekintza hoitan parte hartzea! Laster arte! ASTE BELTZA (1) Tweet
Aurtengo GAU BELTZEAN JonMartinek sortutako kopla batzuk abestuko ditugu. Hona hemen letra eta audioa denok ikasi eta egunean bertan abestu ahal izateko. Tweet
Larunbat honetan, urriak 19, Soinuenea (Herri Musikaren Txokoan) elkartuko gara 16:30ean GAU BELTZAKO PRESTAKETEKIN hasteko: instrumentu zaratatsuak, mozorroak, eskulanak… egingu ditugu. Animatu! Tweet
Urriak 31 erako antolatua zegoen GAU BELTZA, eguraldia dela eta BERTAN BEHERA geratzen da. MOZORROAK JASO!!!!!!!!!! Laister izango duzue gure berri!!! Tweet
Beldurra, akerra, urduritasuna, iluntasuna, ez hustezkoak, garraixiak, sua… ze gehiago izango dugu aurtengo GAU BELTZEAN? HILERRIRA ibilbidea eta bidean……. SUZKO AKERRA eta SORPRESA UGARI Tweet
Abaraxkako kideak GAU BELTZEAn murgiltzen hasiak gara dagoeneko. ETA ZUEK????? Hemen orain arteko GAU BELTZEKO bideo guztiak girotzen hasteko. AURTENGOA NOLAKOA IZANGO DA? sorpresaz betea!!!!!!!!! GAU BELTZA 2014 https://www.youtube.com/results?search_query=gau+beltza+oiartzun+2014 GAU BELTZA 2015 https://www.youtube.com/results?search_query=gau+beltza+oiartzun+2015 GAU BELTZA 2016 https://www.youtube.com/watch?v=3LJvHvev1n8 GAU BELTZA 2017 https://www.youtube.com/results?search_query=gau+beltza+oiartzun+2017 Tweet
Urriak 20an, 16:30ean GAU BELTZA prestatzen hasiko gara, mozorroak, apaintzeko gauzak, eskulanak… egingo ditugu abaraxka ludotekan. Aukera duenak etxetik arropa zaharra eta kalabazak ekartzea eskertuko dugu. Animatu parte hartzera! Tweet
Hemen duzue 2017ko Gau beltzeko bideoa: Tweet
2017ko Gau Beltza ikaragarriya izan da. Jende asko elkartu gara suaren bueltan eta baita ibilbidean zehar. Hemen dituzute hainbat lagunek ateratako argazkiyak. Milesker modu batera edo bestea Gau Beltza posiblea izate egin duzuen guztioi. https://www.facebook.com/OiartzunGazteriaKirola/?fref=ts Tweet
Gau Beltza dela eta Urriak 31ean, ez dugu ludoteka irekiko. Gau Beltzaren egitaraua duzue hemen. Tweet
Oiartzunen aurten laugarrengoz Gau Beltza izango dugu Urriak 31ean. Herriko eragile eta norbanako ezberdinek hartuko dute parte bertan. Oharra: Mozorro eta arropa egokiarekin etortzea eskatzen da antolaketatik! Tweet