Udako oporretan Europara lanera
Uda gerturatzen ari da, eta oporraldia baliatuz gazte askok erabakitzen dute Europara lanera joatea. Ofizio berriak ikastea, lan esperientzia lortzea, hizkuntzak ikastea, diru pixkat lortzea, harreman berriak garatzea… helburuak asko izan daitezke. Atzerrira lan egitera joateak baina, aurreplengintza baten beharra dakar.
Lehen urratsa helburu argi bat definitzea da: edozein lan mota edozein herrialdetan bilatzea oso zaila da. Beraz, bilatzen hasi aurretik saiatu ondorengo galderei erantzuten:
- Nora joan nahi dut?
- Noiz eta zenbat denboraz?
- Zein da atzerrira lanera joatearen helburua?
- Ze lan mota bilatu nahi dut?
- Helburu dudan herrialdeko hizkuntzaren ezagutza nahikoa dut?
Behin galdera hauek erantzunda, lana bilatzen hasteko unea da. Ondorengo esteketan udako lan esakintzak aurki ditzakezue. Edo bestela, etorri ostiraletan Gazte Informazio Bulegora eta guk lagunduko zaitugu!
Summerjobs Jobs4students Seasonalwork Seasonworkers Hoteljobs Holidaybreak Resortjobs
Oharra: Aste honetan, lan aholkularitza ostegunean izango da
Aste honetan lan aholkularitza OSTEGUNEAN izango da ohiko ordutegian: 16.30tatik 19.30tara
Osasun-langileak behar dituzte Erresuma Batuan
2012 hasieran (urtarrila eta martxoa artean) lanean hasteko prest diren osasun-langileak behar dituzte Erresuma Batuan. Zainketa intentsiborako erizainak, ebakuntzarako erizainak, onkologian espezializatutako erizainak, larrialdi zerbitzutarako medikuak… dira eskaintzen dituzten lanpostuak.
Gehienak Londres, Manchester eta Liverpoolen daude kokatuak.
Lan-eskaintzen estekak:
- Zainketa intentsiborako erizainak
- Ebakuntza geletarako erizainak
- Larrialdi zerbitzutarako medikuak
Bihar lan aholkularitza zerbitzua goizez!
Bihar Abenduak 30 ostirala lan aholkularitza zerbitzuak 10.30-13.30 ordutegia izango du.
Aprobetxatu zure zalantzak argitzeko!
Zenbait gomendio atzerrian lana bilatzeko
Atzerrira lanera joan ahal izateko zenbait urrats jarraitzea komeni da.
Lehenik, atzerriko egonaldiari zein helburu jartzen dizkiozun argi izan behar duzu. Atzerrira joaten direnen artean, zenbaitek lan finkoa lortzea bilatzen dute. Bestek, aldiz, hizkuntza bat ikasi eta berriz etxera itzultzea, lan-esperientzia eskuratzea edota bizipen berriez gozatzea dute helburu. Perfil hauetako bakoitzak bere helburuekin lotutako lan mota bat du.
Helburua hizkuntza bat ikastea bada, bertako jendearekin kontaktua bermatuko dizun lana bilatzea da behar duzuna; ostalaritzan, jendaurreko arretan…Aldiz, lan finko baten bila bazabiltza, zure sektoreari lotutako informazioa bildu behar duzu; non dagoen garatuen, non dauden lan eskaintza gehienak, epe ertain-luzera begirako garapen eta aurreikuspenak…
Behin lanarekin zein helburu dituzun eta zer lan motaren bila zabiltzan argi izanda, bilaketa hasteko unea da.
Iturri ezagun eta fidagarritara jo atzerrian lan eskaintzak begiratzen hasteko. EURES (Europako mugikortasun profesionalerako ataria) edo bestelako atarien bidez: Monster eta Jobs Abroad adibidez.
Zure autagaitza ondo prestatu, lana bilatzen ari zaren herrialdeak gehien baloratzen dituen ezaugarriak azpimarratuz. Gogoan izan herrialde bakoitzak gaitasun eta ezagutzak ezagutarazteko modu ezberdinak dituela. Tresnarik egokiena Europass-a da, zure aurkezpen gutunarekin osagarritu dezakezuna. Informazio guzti hau helburu duzun herrialdeko hizkuntzan prestatzea ezinbestekoa da.
Urrats sinple hauek jarraituta errazagoa izango zaizu atzerrira begira jartzea. Eta laguntzarik behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan.
EUROPARA LANERA?
Lan bila? Zergatik mugatu zure bilaketa Euskal Herrira? Ireki ateak Europako lan merkatuari!
Langileen zirkulazio librea Europar Batasuneko zein kanpoko herrialdeetan lan egiteko aukeran islatzen da. Hala ere, biztanleen %2ak baino ez du erabakitzen bere herrialdea utzi eta Europako merkatuei ateak irekitzea.
Europan lan egiteak baditu bere abantailak:
- Irakaspen pertsonal zein profesional berriak jasotzea; konpetentziak garatzea, autoestimua lantzea, komunikazio gaitasuna bultzatzea…
- Ideiak berritu eta gauzak beste perspektiba batetik aztertzea: muga kulturalak garatzea, atzerriko hizkuntzetan trebatzea…
- Lan merkatu zabalagoa izatea: aukera eta sektore ezberdinekin…
- Lan mota aukeratzea: mugagabea, denboraldi batekoa, urtarokoa, oporretakoa…
Krisiari aurre egin eta beste irtenbide baten bila bazabiltza baina dudak badituzu, ez badakizu non bilatzen hasi… lan aholkularitza zerbitzutik lagunduko zaitugu.
Gazte Informazio bulegoa (Mendiburu 5, behea) – Ostiraletan 16’30-19’30
lanaholakularitza@gmail.com
943 49 11 05
Astialdiko formazio eta boluntarioen arduradun bat Hezkide Eskolarako
Hezkide Eskolak, Donostiako Elizbarrutiko Gizarte Heziketarako erakundeak, amatasun ordezkapen baterako, Astialdiko formazio eta boluntarioen arduradun lanposturako deialdia zabaltzen du.
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra









