2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan lanpostuak

Aspaldi hasi ziren 2012ko Londreseko Joko Olinpikoak prestatzen. Lan eskaintzak ere aspaldi hasi ziren egiten, jokoen prestaketa guztiak aukera eta lanpostu ezberdinak sortzen baititu. Orain, jokoetarako hain gutxi falta denean betetzeko falta diren azken lanpostuetarako jende bila dabil Joko Olinpikoen Batzorde Antolatzailea.
Aukera paregabea da udako lan bat bilatu, ingelesa landu eta esperientzia berriak bizitzeko. Bisitatu webgunea eskaintzen dituzten lanpostuak ikusi eta baldintzak ezagutzeko. Epea uztailaren1a da.
Informazioa: http://www.london2012.com/get-involved/jobs/
Kontaktua: recruitment@london2012ceremonies.com
Izan zaitez boluntario!
“Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar.”
Lan bila zabiltza baina merkatuaren egoerarekin ez duzu ezer lortzen? Zerbait egiteko gogoa duzu? Zergatik ez zara egiten boluntario? Ekintza boluntarioak EMATEA esan nahi du (denbora, baliabideak, lana, etab.) eta baita JASOTZEA ere (poza, ikasketa, esperientzia, giza harremanak, etab.)
Hamaika aukera dituzu boluntario izateko, bai Euskal Herrian zein atzerrian. Interesa baduzu eta bolondres moduan lan egiteko prest bazaude bisitatu ondorengo estekak.
IAVE (boluntariotzarako nazioarteko elkartea)
IVPA (Nazioarteko boluntariotza programen elkartea)
RUTA QUETZAL 2012 PROGRAMARAKO BEGIRALEAK
“Ruta Quetzal 2012″ programan parte hartu nahi baduzu hau da zure aukera. Curriculuma 2012ko otsailaren 16a baino lehen aurkeztu behar duzu.
Parte hartzeko betebeharrak:
- 22 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea.
- Titulazio akademikoak: lizenziadunak, ingeniariak, arkitektoak eta doktoreak.
- Titulazioa bereziak: uretako eta lurpeko sorosle titulua izatea.
Curriculuma bidaltzeko posta arruntez:
Ruta Quetzal BBVA
(Selección de Monitores)
C/ Burgos nº 19.
Urbanización la Cabaña
28223- Pozuelo de Alarcón
Posta elektronikotik: rutaq1@terra.es
Ingeniariak Norvegian
Lehen Alemania bazen Europan ingeniari bila zebilena, orain Norvegia batu zaio. Eskandinaviako herrialde honek 5000 lanpostu bete behar ditu datozen urteotan Ipar Itsasoko petrolio plataformatan.
Eta zergatik halako bapateko enplegu eskaintza? Azkenaldian Norbegian petrolio-hobi berriak aurkitzeak prestatutako langileen beharra ekarri du. Oso lan gogorra da, baina ondo ordaindutakoa, diotenez. Lanak, baina, ingeles maila altua eskatzen du.
Beraz, perfilarekin bat egiten baduzu, eta lanerako prest bazaude jo findajob.no webgunera; bertan aurkituko duzu infomazio guztia.
LAN ESKAINTZAK ATZERRIAN: zein dira atzerrian gehien eskatzen diren lanbideak?
Behin atzerrian lana bilatzen hasteko urratsa emanda, zer hasi bilatzen Europar zein mudu mailako merkatu zabalean? Hauek dira gehien eskatzen diren lanbideak:
Alemaniak ingenieritza eta telekomunikazioekin lotutako sektoreak hornitzerko profesionalak behar ditu.
Osasungintza, ingeniaritza eta zientzia arloekin lotutakoak dira bai Europan (Erresuma Batuan erizainen behar handia dago) bai Estatu Batuetan gehien behar diren langileak.
Frantzia ere atzerriko profesionalen beharrean dago; batez ere bertako enpresetarako saltzaileak.
Nigeria, India, China eta Errusiakoak dira krisi basati honen aurrean aktiboen dauden lan merkatuak, baita aurreikuspen positiboenak dituztenak ere.
Europar Batasunean, zerbitzuen sektorea da lan eskaintza gehien jasotzen dituena, asistentzia zerbitzuak, saltzaileen eremua eta zaharberritzearekin batera.
Hauek dira egungo joerak. Zure lanpostua merkatu horretan bilatzen hasteko unea da!
Zenbait gomendio atzerrian lana bilatzeko
Atzerrira lanera joan ahal izateko zenbait urrats jarraitzea komeni da.
Lehenik, atzerriko egonaldiari zein helburu jartzen dizkiozun argi izan behar duzu. Atzerrira joaten direnen artean, zenbaitek lan finkoa lortzea bilatzen dute. Bestek, aldiz, hizkuntza bat ikasi eta berriz etxera itzultzea, lan-esperientzia eskuratzea edota bizipen berriez gozatzea dute helburu. Perfil hauetako bakoitzak bere helburuekin lotutako lan mota bat du.
Helburua hizkuntza bat ikastea bada, bertako jendearekin kontaktua bermatuko dizun lana bilatzea da behar duzuna; ostalaritzan, jendaurreko arretan…Aldiz, lan finko baten bila bazabiltza, zure sektoreari lotutako informazioa bildu behar duzu; non dagoen garatuen, non dauden lan eskaintza gehienak, epe ertain-luzera begirako garapen eta aurreikuspenak…
Behin lanarekin zein helburu dituzun eta zer lan motaren bila zabiltzan argi izanda, bilaketa hasteko unea da.
Iturri ezagun eta fidagarritara jo atzerrian lan eskaintzak begiratzen hasteko. EURES (Europako mugikortasun profesionalerako ataria) edo bestelako atarien bidez: Monster eta Jobs Abroad adibidez.
Zure autagaitza ondo prestatu, lana bilatzen ari zaren herrialdeak gehien baloratzen dituen ezaugarriak azpimarratuz. Gogoan izan herrialde bakoitzak gaitasun eta ezagutzak ezagutarazteko modu ezberdinak dituela. Tresnarik egokiena Europass-a da, zure aurkezpen gutunarekin osagarritu dezakezuna. Informazio guzti hau helburu duzun herrialdeko hizkuntzan prestatzea ezinbestekoa da.
Urrats sinple hauek jarraituta errazagoa izango zaizu atzerrira begira jartzea. Eta laguntzarik behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan.
EUROPARA LANERA?
Lan bila? Zergatik mugatu zure bilaketa Euskal Herrira? Ireki ateak Europako lan merkatuari!
Langileen zirkulazio librea Europar Batasuneko zein kanpoko herrialdeetan lan egiteko aukeran islatzen da. Hala ere, biztanleen %2ak baino ez du erabakitzen bere herrialdea utzi eta Europako merkatuei ateak irekitzea.
Europan lan egiteak baditu bere abantailak:
- Irakaspen pertsonal zein profesional berriak jasotzea; konpetentziak garatzea, autoestimua lantzea, komunikazio gaitasuna bultzatzea…
- Ideiak berritu eta gauzak beste perspektiba batetik aztertzea: muga kulturalak garatzea, atzerriko hizkuntzetan trebatzea…
- Lan merkatu zabalagoa izatea: aukera eta sektore ezberdinekin…
- Lan mota aukeratzea: mugagabea, denboraldi batekoa, urtarokoa, oporretakoa…
Krisiari aurre egin eta beste irtenbide baten bila bazabiltza baina dudak badituzu, ez badakizu non bilatzen hasi… lan aholkularitza zerbitzutik lagunduko zaitugu.
Gazte Informazio bulegoa (Mendiburu 5, behea) – Ostiraletan 16’30-19’30
lanaholakularitza@gmail.com
943 49 11 05
Ostiraletan 16.30etatik 19.30etara
Izan ditzakezun zalantzak argitzeko, bihartik aurrera ostiralero 16.30etatik 19.30etara lan aholakularitza zerbitzua zabalik.
Zure aukera Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin bada hemen duzu zalantzak argitzen lagunduko zaituen zerbitzua.
Gazte Informazio bulegora (Mendiburu 5, behea) etorri, lanaholakularitza@gmail.com helbidera mezu bat idatzi edo 943 49 11 05 telefonora deitu dezakezu!
Lan eskaintza!!!
Ikaslea zara eta diru apur bat atera nahiko zenuke?
Langabezian zaude?
Lan aholkularitza zerbitzua martxan jarriko duen gazte baten bila gabiltza!
Ingelesa menperatzen baduzu eta lanerako gogoa badaukazu, bidali zure kurrikuluma Oiartzungo Gazte Informazio Bulegora (Mendiburu kalea 5, behea. 20180 Oiartzun) edo gazteinfo@oiartzun.org helbidera.
Zer behar dut Europan lan egiteko?
Zure lan esperientzia Europan jorratu behar baduzu kontuan hartu eta ahaztu ezin dituzun aholkuak:
- Kontuan hartu:
* Lana egingo duzun lurraldeko hizkuntza menperatzea komeni zaizu.
* Joan aurretik, zure prestakuntza akademikoa edota profesioanalak onartuta dauden konfirmatzea komeni zaizula.
* Lekualdatzen zaren herrialdeari buruzko informazio nahikoa duzun, egoitzako izapide orokorri, bizi baldintzei, lan baldintzei, zergei, osasun laguntzari eda abarrekoi dagokionez.
- Ez ahaztu:
* Pasaportea edo NAN indarrean izatea
* Tituluaren itzulpen egiaztatua.
* Itzulitako C.V., aurkezpen gutuna eta beste enpleguetako erreferentzia gutunak, titulu akademikoak eta ikastaroenak.
*EEE-n osasun laguntza jasotzeko Europako Osasun Txartela.
* Jaiotza agiriaren eta familia-liburuaren fotokopia.
* Karnet neurriko zenbait argazki
* Egokiak deritzozun bestelako baimenak eta lizentziak (gidabaimena,…)
* Lehenengo gastuetarako dirua ( etxebizitza, lekualdaketak, jana,…)
* Kontsulatuan edo enbaxadan izena ematea.
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra












