Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  Soinuenera, hau da Ergoienera joango gara aste buru honetan.   bertan Jon Iraola dantzariak eta Lartauneko txistulariekin  DANTZA JOKUAK izango ditugu.   Hona hemen ekintza hau iragartzen duen kartela.   2015-04-18.dantza jokuak_kartela2 (1) Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Martxoa pasa zaigula eta hilabetero bezela oraingoan ere bideo bat egin dugu.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abaraxka ludoteka eta korrika!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Korrika abaraxka ludotekara iritsi da! Begira ze dotore jarri dugun gure zuhaitza. Gu ere euskahaldun!   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Katxiporretak amonak eta birramonak omendu nahi izan dituzte denen argazkiekin bideo bat eginez. Abaraxkako kideake ere bertan parte hartu dugu eta gure aiton amonen ateratako hainbat argazki bidali diziegu. Hona hemen bdeo zoragarrri hau!     Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

  Emakume eguna dela eta PIPI GALTZALUZE marrazki bizidunak ikusteko aukera izango dute gure herriko haur eta gazteek.   Udal pleno aretoan, larunbata 7, arratsaldeko 17:00etan Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Hemen duzue otsailean egin ditugun ekintzekin osatu dugun bideoa.     Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gure frigoliburutegi ibiltariari auzoa aldatzeko unea iritsi zaio. Iturriotzen egon da orain arte eta martxoan Altzibarren egongo da.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

  Larunbat honetan, otsailak 28, ekintza berezi berezi bat egin nahi dugu. Denekin batera eraman nahi dugu aurrera ekintza eta oraingoan AITON AMONAK izango ditugu protagonistak! Izan ere, larunbat honetan gure aiton amonek hain merezia duten omenaldia jasoko dute. ( jolasak, merienda, bertsoak, musika… denetarik izango dugu ) Horregatik, otsailak 28, larunbatean zuen aiton amonekin 17:00etan Doneztebe plazara  bertaratzeko gonbitea luzatzen  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abaraxka zirkoa iritsiko zaigu larunbatean Doneztebe plazara. Zita arratsaldeko 16:30ean egin dugu Ludotekan bertan. Herrian zehar kalejiran ibili ondoren ikuskizun mundiala izango dugu Doneztebe plazan: domadoreak, mimoak, malabaristak, pailazoak, animaliak… denetarik izango dugu. Zure emanalditxo batekin parte hartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan! Mozorrotu eta zatoz gurekin! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Bigarren eskuko azokan 269, 35 € atera genituen. El Watanekoak esan bezala atuna eta azukrea erosi ditugu eta atzo bertan eman genien el Watanekoei. Kamioiak otsailak 21ean aterako dira Euskal Herritik Sahararuntz.       Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abaraxkako atarian egurrezko zuhaitz bat dugu eta lantzen dugun gaiaren baitan eraldatzen da. Oraingoan nola ez, ihoteak gainean ditugun honetan, zakuz jantzi dugu. Ludotekan bertan egindako zaku eta oihal puskak jarri dizkiogu. Begira zein polita gelditu den. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ihoteak gainean ditugula eta familia eremuko txikienei hilabeteroko IRRIKUTXAn sorpresatxo bat sartu genien. Ludoteka mozorrotzeko materialaz gain, sorginak izan genituen. Jolastu, marraztu eta dantzatzeaz gain sarreran dugun zuhaitza apaintzen ere lagundu ziguten.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Hilabete honetanere gauza pila bat egin ditugu Abaraxkan: magoak, irratsaioak, 2.eskuko azoka, ihoteak… JOLASAK!!!! Bideo honetan laburbiltzen da dena. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oso egun gutxi falta dira ihoteetarako. Aurten ere dantza ikastaroa antolatu dugu Soinuene, Ihote talde eta Abaraxakako kideak. Aitor Arozena txistularia izango dugu musika jotze eta Maddi Kazabon dantzak irakasten. Larunbata, 31, goizeko 11:00etan dugu zita Ergoiengo Soinuenen.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Bi frigoliburutegi hauetako bat ibiltaria izango da, Iturriotzen dagoena hain zuzen ere. Bestea aldiz, finko izango dugu Abaraxka ludotekako atearean alboan. Zer iruditzen?   Dagoeneko jendea hasia da liburuak hartu eta uzten.   Bikain! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa