ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kirola: Azken festa

Bueno lagunak, jadanik iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Larunbat honetan, Beraungo futbol zelaian, eskola kiroleko azken festa ospatuko da eta aurreko urtean ez bezala, aurten bai benjamin nahiz alebinek, egoitza berdinean ospatuko dute festa eta denek futbolean jokatuko dituzte 20-25´-ko partidak.

Aurtengoa urtea, eskola kirolarentzat oparoa izan dela esan daiteke, parte hartze handiko jardunaldi eta entrenamendu saioak izan baitira ikasturte osoan zehar ( 1000 ume inguru ) eta hori da bilatzen dugun helburuetarikoetatik garrantzitsuenetakoa: parte hartzea. Ez da arazo handirik eman urte osoan eta bai entrenamendu nahiz partiduek ( eta jardunaldi bereziak ) arrakasta handia izan dutela esan dezakegu. Beraz, eskola kirola antolatzen dugunok horrela jarraitzea besterik ezin dugu eskatu.

Aste honetako festarekin jarraituz, esan, ume bakoitzak bere domina jasoko duela eta talde bakoitzari bere garaikurra emango zaiola. Egun polita beraz.

Hau da Oiartzungo umeek izango duten partiden ordutegia:

* BENJAMIN MUTILAK:

– 9:00-tan: Elizalde C – Telleri B
– 9:00-tan: Elizalde B – Orereta D
– 9:20-etan: Haurtzaro B – Lezo D
– 9:40-tan: Haurtzaro A – Telleri C
– 9:40-tan: Haurtzaro C – Lizeoa D
– 10:00-etan: Elizalde A – Lizeoa B

* BENJAMIN NESKAK:

– 9:40-tan: Elizalde A – Gamon B
– 10:20-etan: Lezo B – Elizalde B

10:40-etatik 11:10-etara Garaikurrak banatuko dira

* ALEBIN MUTILAK:

– 12:00-tan: Elizalde A – Gamon A
– 12:00-tan: Haurtzaro B – Gamon C
– 12:25-etan: Haurtzaro A – Orereta C
– 12:25-etan: Elizalde C – Lizeoa D
– 12:50-tan: Elizalde B – Lezo A
– 12:50-tan: Elizalde D – K.Mitxelena A

* ALEBIN NESKAK:

– 12:00-tan: Elizalde – B.Berri
– 12:25-etan: Haurtzaro – Orereta C

13:15-etatik 13:45-tara Garaikurrak banatuko dira