
Gaur ospatu da, eskola kiroleko mugikortasun planaren barruan bizikleta sustapen egitasmoaren inguruko sari banaketa.
Bertan, 13/14 ikasturtean, eskola kiroleko jardunaldietara BIZIKLETAN gehien mugitu diren ikastetxeei sariak eman zaizkie:
- 1. IRABAZLEA: ELIZALDE HERRI ESKOLA – 2 mountain bike
- 2. IRABAZLEA: HAURTZARO IKASTOLA – mountain bike 1
Parte hartu duten haur guztien artean 4. bizikleta zozketatu da eta ondorengo kirolariari suertatu zaio:
- ASIER URIARTE LACUNZA (HAURTZARO IKASTOLA) – mountain bike 1
Honez gain, ikasturtean zehar desplazamendu gehien egin dituen kirolariari ere sari bat eman zaio:
- NAHIKARI MARTIN LARRAÑAGA (KOLDO MITXELENA) – patinete 1
Sari banaketa, irabazlearen eskolan, Elizalde Herri Eskolan izan da eta bertan Elizalde, Haurtzaro eta Koldo Mitxelena eskolako ordezkaritzaz gain, Gipuzkako Foru Aldundiko ordezkaritza ere izan dugu:
Elizalde Herri Eskolako haurrek honako bertso hau prestatu dute ekitaldirako (kontutan izan beharreko bertsoak ;-)):
Fanderia Plazeta
edo Ugaldetxora
ailegatu gintezke
edozein txokora
kotxiak baztertuta
bizikletan gora
pedalei eraginez
gabiltza gustora
bidegorriak zainduz
gu ibiliko ga. berriz
Estimatua dago
opariarena
gustora ibili gara
hemendik barrena
irabazi o galdu
beti hortxe dema
natura zaindu nahian
eman dugu dena
horixe da guretzat
garaipen onena. berriz
Mila esker, egitasmo honetan parte-hartu duzuen guztiei!!
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!