ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

IZANGO ZARA: Auzolanetan atolatuko gazteen proiektuentzako diru-laguntzak

burukoak 2Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, “Izango Zara” programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako. Lankidetzako eta boluntariotzako proiektuen arloan dauden beka hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

 

Gutxienez 3 kidek osatutako taldeek parte har dezakete deialdian. Hona hemen baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea, eta 2017ko abenduaren 31n, 31 urte bete gabe izatea.
  • enpresa edo elkarte bat ez osatzea eta nortasun juridikorik ez izatea.
  • Taldeko parte-hartzaileen bi herenek, gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio-auzoa izatea.

Deialdian parte hartzeko, proiektu bat garatu beharko da: interes sozial edota kultural garbia izan behar du Gipuzkoa osoarentzat edo bertako eskualde espezifiko batentzat.

*Eskaera egiteko epea: uztailak 7

*Beka, laguntza eta praktiken programaren informazioa guztia: www.gipuzkoangazte.eus/eu/izangozara/gazteak-auzolanean