
Bigarrengoz elkartuko gara euskal abestien kantaldian
Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez euskal abestien kantaldia prestatu dute.
Azaroak 30, osteguna, arratsaldeko 17:00etan dugu zita oraingoan. Ekimen hau Oiartzungo euskararen astearen barruan kokatzen da. Herriko kitar jole talde batekin batera, adin guztientzako abestiak prestatu ditugu: ala kinkirrinera, araban bagare, saltzen saltzen, agure zaharra… eta nola ez Kazkazuriren bertsoak.
More Stories
MAIATZAK 24, ALTXORRAREN BILA
MAIATZAK 16 ETA 17, ARRAGUAKO JAIAK DIRELA ETA, LUDOTEKA ITXITA.
ERRALDOI TXIKIEN KAMISETAK NAHI?