You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Martxoa, 2006"
mar 29, 2006

Eskola kirola: 2006ko Apirilak 1eko jardunaldiak

IgeriketaAsteburu honetan Benjaminek igeriketako jardunaldia izango dute. Orain arte burutu diren igeriketako saioetan haur gehiegi biltzen  zirenez, oraingo honetan  bi sedetan banatu dira haurrak eta Oiartzungoak Lezoko kiroldegian arituko dira:

10:00etan Haurtzaroko benjaminak

11:00etan Elizaldekoak

 

ALEBINAK:

  • Saskibaloia Oiartzungo kiroldegian:

9:30etan Haurtzaro A – Elizalde A

  • Futbola Fanderian:

9:00etan Haurtzaro B – Gamon C

  • Eskubaloia Errenteriako kiroldegian:

9:30etan Elizalde B – Lizeoa C

10:30etan Elizalde C – Lizeoa B

mar 28, 2006

Kale ekintza

kale ekintza Oiartzunpuxika

APIRILAK 1 LARUNBATA

HAUR ETA GAZTE ALTZIBAR AUZOAN JOLASTEKO ETA ONDO PASATZEKO AUKERA PAREGABEA IZANGO DUZU.

 

4:30 ETATIK AURRERA GOIKO ESKOLA ZAHARRETAN

 

 

ETORRIIIIIIIIII

 

Gipuzkoa osoan famatzen ari den zozketa

km 2006 Oiartzun

KILOMETROTARRA SALTZAILEAK SARITZEN (Kilometroak 06)

SARI EDERRAK SARI-BANATZAILEENTZAT

Garmendi TxokolategiaAzken hilabeteotan ikaragarrizko arrakasta izan dute KILOMETROTARREK (Oarsoaldea, Donostialdea, Tolosaldea eta Goierrin kanpaina egin ondoren, 200dik gora dira banatu diren saskiak). Bada dagoeneko 12 saskiren zozketa egin duen establezimendurik. Hori da adibidez Oiartzungo Garmendi Txokolategiaren kasua (argazkian Esti Iragorri saldutako zenbakien 12 kartulinak erakusten eta atzean 13. saskia, dagoeneko zozketatu ez bada gutxi faltako zaiona). Zenbait bezerok zenbaki finkoa dute erreserbatua, aurrerantzean salgai jarriko diren kartulina guztietan. Honek hainbat taberna eta dendatan giro berezia piztu du. Horregatik, giro hau sortzen lagundu duten tabernari eta dendari guztiak eskertu nahian, sari ederrak zozketatuko dira. Zozketan parte hartu nahi duten establezimenduek baldintza bakarra bete beharko dute: KILOMETROAK 2006 eguna (urriaren 1ean Oiartzunen) iristen denerako 5 saski zozketatuta izatea. Garmendikoek dagoeneko 12 bideratu badituzte, ez da bada hain zaila izango, ezta?

Zer da KILOMETROTARRA?

Lur-lanKilometrotarra Kilometroak-en antolatzaileek Lur-lan baserritar elkartearekin elkarlanean burutzen duten egitasmoa da.

Kilometrotarra goi mailako kalitatezko produktuez osatutako saskia da. Urdaiazpiko, gazta, ardo… Lur-lan ekoizle txikien elkartea da. Baserritar eta abeltzainen eskuetatik otarrera zuzenean joaten dira produktuak, onak eta naturalak. Ekoizle txikien lanaren emaitza dira: lurrak eta animaliek emandako alerik onenak, saski batean bilduta. Produktua hauek guztiak dastatu nahi dituenak aski du Kilometrotarran jolastea. Modua sinplea da: bi euroren truke zenbaki bat hautatu, eta zozketan irteten den zenbakiarekin bat egiten badu, otarra saskira!

Taberna eta lantokietan izaten da jokatzeko aukera. Banakakoek hartu dezakete parte, edo koadrilek elkarrekin zerrendak erosi. Saskia aitzakiarik txarrena ez da elkartu, eta afari gozo bat egiteko.

KILOMETROTARRAK NON?

Gipuzkoa osoan zabalduko den produktua bada ere, orain arte Oarsoaldea, Donostialdea, Tolosaldea eta Goierrin daude zenbakiak salgai, eta saskiak ikusgai. Urola –Kostan datorren astetik aurrera izango da parte hartzeko aukera.

Oiartzunen:

AMAZKAR
ARIZPE
MATTEO
IRUNDARRE
TOKI – ALAI
OLAIZOLA
LAIA
IRU-BIDE
GANBARA
GARMENDI
MIREN
TOLARE
FORTALEZA
JOXIXIONIA
MAKUTXO
ELORSORO KIROLD.
GUBI
ESNOIZ
ANIXETA
KAPEO
BIDE-ALDE
HAURTZARO

mar 27, 2006

Oiartzungo Kirol Elkartea: Astebururako Ugaldetxoko PARTIDAK (06/04/01-02)

1. Erregionala 

Oiartzun K.E.-Euskalduna / Larunbata, 1 – 15,45.-

1. Jubenila

Oiartzun K.E.-Bergara  / Larunbata, 1 – 17,45.-

2. Kadete 

Oiartzun K.E.-Billabona / Larunbata, 1 – 10,30.-

Neskak-B

Oiartzun K.E.-Beti Gazte / Igandea, 2 – 16,30.-

mar 27, 2006

Oiartzungo Kirol Elkartea: Asteburuko EMAITZAK (06/03/25-26)

1. Erregionala

Martutene-Oiartzun K.E.: 1-0            

1. Jubenila

Aretxabaleta-Oiartzun K.E.: 0-1
Golak: Unai Etxabe.

Neskak

Atsedenaldia

2. Jubenila

Oiartzun K.E.-Landetxa: 2-1 
Golak:Julen Mitxelena eta Erlaitz Aristizabal.

1. Kadete

Oiartzun K.E.-Beti Gazte: 2-2
Golak: Beñat Ezponda eta Eñaut Loperena.

2. Kadete

Behobia-Oiartzun K.E.: 4-2
Golak: Aitor Bereziartua eta Gexan Mendizabal.

1. Infantila

Oiartzun K.E.-Beti Ona.: 3-1
Golak: Ion Izagirre. 

Infantila-8

Oiartzun K.E.-Lasarte: 2-2
Golak: Beñat Diaz de Gereñu. 

Neskak “B”

Atsedenaldia

Neskak F-8

Oiartzun K.E.-Beti Gazte: 2-0
Golak: Maider Mitxelena eta Maialen Elgorriaga.

Alebin

Oiartzun K.E.-Hernani: 6-2
Golak:Iñigo Gonzalez, Ander Gaztelumendi (2) eta Jon Lorenzo (3). 

Areto Futbola-A

Oiartzun K.E.-Aloña Mendi: 6-6
Golak: Txema (2), Koxme (2) eta Javi (2).

Areto Futbola-B

Jostaldi-Oiartzun K.E.: 1-1
Golak: Sagas

mar 23, 2006

Kaixo gazte!!

 

OKE harmarriaOiartzungo gazte ugari biltzen duen elkartea bezala, hemen ere behar genuen halako tarte txiki bat. Honek, zuengana iristeko ematen digun aukera aprobetxatu nahi genuke, askok jakingo duzuen arren, gure elkartearen berri azaltzeko.

Oiartzun Kirol Elkartea, zuzendaritza batzordea, entrenatzaileak, delegatuak, gurasoak eta laguntzaileez gain, 250 jokalari inguru biltzen dituen talde haundi bat da. Bertan, zuetako asko egongo zarete sartuta, edo bestela gehienek izango duzue hemen dagoen lagunen bat. Guk, denongana iritsi nahi dugu. Guztiok izan dezazuen gure berri.

Hasteko, astelehenero jarriko ditugu asteburuan gure taldeek lortutako emaitzak. Eta Ugaldetxoko futbol zelaian izango diren partiduen berri ere emango dizuegu. Tarteka, albiste aipagarriren bat balego, lasai, jakinaren gainean edukiko baitzaituztegu.

Bitartean ondo segi.

Oiartzun Kirol Elkartea

mar 23, 2006

Larunbat honetan kale ekintzak Elizaldeko Herri Eskolan

Kale Ekintza Elizalde Herri Eskolan 

Martxoak 25 larunbata

 

Elizalde Herri Eskolan jolasak eta tailerrak izango dituzue.

 

Ondo pasatzeko aukera paregabea duzue honako hau.

 

Ez ahaztu eta zatozte gurekin!!

Kale Ekintza Elizalde Herri Eskolan

mar 22, 2006

2006ko Martxoaren 25eko jardunaldia

Eskola kirolaAsteburu honetarako eskola kirolean antolaturik dauden jardunaldiak honak o hauek dira:

ALEBINAK:

Natura jarduerak eta herri kirolak  Orereta ikastolan

Haurtzarok 10:00etan

Elizaldek 13:00etan

 

BENJAMINAK:

Eskubaloia Lezoko Kiroldegian —— 11:00etan Haurtzaro A – Telleri A

Saskibaloia Gamonen mutilak —— 10:00etan Elizalde A – Langaitz B

                                                          10:45etan Elizalde B – Gurutzeko alabak

Saskibaloia Lezoko kiroldegian neskak — 9:00etan Elizalde – Lezo H.E. A

Futbola Beraunen — 9:30etan Haurtzaro C – Gamon D

                                  9:30etan Elizalde D – Lezo Pasai Lizeoa C

                                  10:30etan Elizalde C – Lezo Psaia Lizeoa D

Nazioarteko Uraren eguna

Nazioarteko uraren egunaGaur, Martxoak 22, Nazioarteko Uraren eguna ospatzen da munduan zehar. UNESCOk ondorengo aurnasketa egiten du uraren garrantziaz jabetzeko eta bide batez uraren gabezia pairatzen ez dugunon artean honen garrantziaz ez ahazteko:

 

“Gure hiriak uraren ondoan eraikitzen ditugu; uretan bainatzen gara; uretan jolasten gara; urarekin lan egiten dugu. Gure ekonomiak, zati handi batean, uraren korronteen indarrean oinarritzen dira, bere gaineko garraioa eta azken batean, saldu eta erosi egiten ditugun produktuak era batera edo bestera urari lotuta daude. Gure bizitza, uraren inguruan garatzen da. Ura gabe (airearen hezetasuna, ibaietako ur korronteen indarra, iturriko ura…), bizitzarik ez legoke.

Baina azken hamarkadetan urarekiko estimua galtzen joan da. Egun, ura ez da babestu beharreko elementua, kontsumorako produktua baizik.

Gure gorputzaren %80a urez osatua dago eta lurraren 2/3 urez estalita daude.

Ura gure kultura da, gure bizitza

Uraren garrantziaz jabetzen garela usten duzu? Bota zure eritzia, beheko estekan sakatuz: Iruzkin bat idatzi »

Foru Aldundiko Udaleku Irekiak

Foru Aldundiak Udaleku irekiak Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Izen emateko epea: martxoaren 30etik apirilaren 7ra

Udalekuak programan bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke:

Euskara: parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Gurasoek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.

Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.

Informazio gehiago, ezkerreko zutabearen estekan: Foru Aldundiko Udaleku Irekiak

mar 21, 2006

Atamitx Trails

 

     Oiartzungo herriak ematen duen kirol eskaintza haundituko duen aukera berri bat edukiko dugu  herriko gazteek eta ez ain gaztetxoak aurrerantzean. Kirol honi BMX deritzo, eta hau bizikleta txiki batekin praktikatzen da berez prestatuko lur sail batean non mota ezberdinetako jauziak eta trebeziak egiten diren. 

     Kirol berri honen praktikak egiteko ondorengo hilabeteetan Atamitx jatetxearen inguruan dagoen lur sail bat prestatuko da. Honetarako udaletxearen laguntza jaso dugu eta herriko gazteok ere animatzen zaituztegu gurekin batera lur sail honi txikitatik asko amestu dugun lekuaren itxura ematen.

     Lur egoki bat lortzen degun bezain pronto hasiko dira lehen lur mugimenduak eta uztailerako prest edukitzea gustatuko litzaiguke, hala inaugurazio eder eta jendetsu on bat emateko.

     Gaur bertan udaletxean bildu gera azken lokarriak lotzeko, animatu gazteok!!!

Atamitx-bmx-trails

     Aukera berri bat…jakinaren gainea edukiko zaituztegu….

Beste bat arte

Arrazismoaren aurkako Nazioarteko Eguna

Arrazismoaren aurkako nazioarteko egunaGaur, martxoak 21, arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna dugu, NBEk (Nazio Bateratuen Erakundeak) arrazismoaren aurka borrokatzeko 1960. urtean ezarritako eguna alegia.

Martxoak 21a, Shaperville hirian (Hegoafrika), 1960. urtean arrazakeriaren aurkako manifestaldi bati poliziak tiroz erantzun ziolako aukeratu zen. Bertan apartheid legeen kontra protesta egiten ari ziren.

Oiartzunen, arrazakeri kontuak urrutitik ikusten diren arazoak dira ala bertan ere horrelakorik ba ote dugu? Zer deritzozu?

 

Gogoratu! Udaleku irekien izen emate epearen amaiera gertu da

GogoratuDatorren martxoak 22an amaitzen da Oiartzungo Udalak urtero Uztailean antolatzen dituen Udaleku irekien izen emate epea, bai begiraleentzat bai haurrentzat. Beraz, ez utzi azken egunerako!

Udaleku irekien urteroko ordutegi berdina mantenduko da, hau da, goizeko 9:30etatik 13:30etara

Aurtengo kuota 65€koa izango da (autobus garraioa kanpo) eta zalantzarik baduzue, deitu lasai 943 490142 telefonora edota idatzi gazteria(arroba)gmail(puntu) posta elektronikora.

Ez utzi azken momenturako!! 

mar 13, 2006

Eskola Kirolaren aurkezpena

     Ikastetxeek bere eskola ordutegitik kanpo eskeintzen duten jarduera multzoa da. Bere helburua kirol hastapena da eta haur guztiek parte hartu dezakete bertan.

    Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun

     Gaur egungo eskaintzan, Eskola Kirola egiteko aukera 8  urterekin hasi (L.H.3.) eta 16 urterekin (D.B.H.4.) amaitzen da. Adinaren arabera haurrak kategoria ezberdinetan banatzen dira hurrengo sailkapena jarraituz;  

BENJAMINAK

L.H.3.eta L.H.4.

ALEBINAK

L.H.5.eta L.H.6.

INFANTILAK

D.B.H.1.eta D.B.H.2.

KADETEAK

D.B.H.3.eta D.B.H.4.

 

Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun

Eskola Kirola Oiartzun     Oiartzun, Oarsoaldeako herria dugun heinean, bailara mailan aurrera eramaten ari den Eskola Kiroleko Proiektuan ere sarturik dago Lezo, Errenteria eta Pasaiarekin batera. Proiektu honen helburua zera da; haur edo gaztea gai izan dadin Eskola Kirola amaitu ostean, gehien gustatzen zaion eta bere ezaugarriak kontutan harturik hobekien ematen zaion kirol jarduera praktikatzen jarraitzeko.

     Honetarako larunbatero topaketa ezberdinak antolatzen dira, batzuetan partiduak jolasteko (saskibaloia, eskubaloia, hockeya, futbola, errugbia…) eta beste batzuetan beste mota batzuetako jarduerak burutzeko (natura jarduerak, herri kirolak, kirol egokituak…). Guzti honen bidez ahalik eta eskaintza zabalena luzatu nahi da herriko haurrei.
                                 
    

Eskola Kirola Oiartzun

            
 

 

mar 8, 2006

Kale Ekintzak, oraingoan Altzibarren

Kale ekintza Oiartzun

*     *     * 

MARTXOAK 9 LARUNBATA

Altzibarren (gokio eskoletan) izango gaituzue oraingo honetan.

Bertan haurrentzat tailerrak eta jolasak egingo ditugu.

Zatozte ondo pasako dugu eta!

*     *     * 

Orrialdeak:12»
Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en