Sudoku famatuan jolasteko aukera
Oporretan eta oporrak laster izango dituzuelarik hona hemen urte batzuk japonian famatu egin zen jokoa eta orain dela urte bat edo gure artean zabaldu dena: SUDOKUAKÂ
Hiru zailtasun maila dituzu, probatu eta komentatu iezaiguzu zer iruditu zaizun. Start sakatu eta gero aukeratu sudoku bat egiteko.Â
[kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/2400.swf" height="400" width="550" /] Â
Â
Euskal Herriko jai guztien berri izateko
Â

Â
Â
Â
Gaztesareak udan zehar izango diren jai guztien berri ematen dizu webgune honetan! Kontzertu, ekitaldi eta jai onenak noiz eta non ospatzen diren jakin nahi baduzu…sartu Gaztesarearen webgune honetan!
Â
Â
Â
Iturriotz auzoko festetako egitaraua
Urtero bezala Iturriotzeko festak hemen ditugu eta oraingoan jarduera edo ekintzarik galdu ez dezazun hemen duzu egitarau osoa:
Â
Uztailak 24, Santio Bezpera, Astelehena
Arratsaldeko 19:00etan: LERTXUNA altxatuko da aurtengo Satioiei hasiera emanez
Jarrian: HAURTZARO DANTZA TALDEAK euskal dantzak eskainiko ditu lertxunaren aurrean. Segidan, trikitilari, dultzainari eta pandero joleen laguntzarekin, OIARTZUNGO BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK auzotik barrena ibiliko dira.
Ondoren, Soroan meriendatxoa eskainiko da indarrak berreskuratzeko.
Gaueko 21:30ean: Santiyo bezperako AUZOKO AFARI zoragarria Iturri-Berri elkartean. Afaldu ondoren, trikitilariak: Olatz Mitxelenak eta Maialen Irastorzak pieza ederrak eskainiko dituzte bertakoak dantzan hasteko…aspertu arte.
Â
Uztailak 25, Santio eguna, Asteartea
Goizeko 9:00etan: Goiz ERESIA Oiartzungo Txistulari taldearekin, iturrioztarrak lozorrotik esnatzeko.
Goizeko 10:00etan: Santiyo eguneko MEZA NAGUSIA, auzoko hildakoen omenez Soroko gurutzean.
Jarraian: pintxo goxoak dastatzeko aukera izango da.
Eguerdiko 11:00etan BERTSOLARIAK.
Jarraian: TOKA txapelketa gizon eta emakumeentzat.
Arratsaldeko 16:00ean: GAZTELU PUZGARRIAK…Hau dena neska-mutikoen gozamenerako.
Arratsaldeko 17:00etan: XVI. KRONOESKALADA bizikletan, Tonkolotik Estrataburuaino
Arratsaldeko 18:30etan: Dultzaineru, panderojole eta trikitilariaren emanaldia auoza alaituko du ilunabarra bitarte.
Arratsaldeko 19:00etan: Buruhandiak, auzoko txikiak alaitzeko.
Jarraian: Txokolatada guztiontzat
Â
Uztailak 28, Ostirala
Ilunabarreko 20:00etan: ENKARTELADA Oiartzungo preso, errefuxiatu eta deportatuen alde.
Gaueko 22:00etan: TRUK TXAPELKETA Iturri-Berri elkartean. Lehen saria: afaria Zuberoa jatetxean
Uztailak 29, Larunbata
Arratsaldeko 16:00etan: III. FUTBITO TXAPELKETA BEREZIA. Soroan herriko gazteentzat. Txapelketa hasi aurretik izena bertan eman behar da.
Gaueko 22:00etan: KONTZERTUA. Taldeak:
* Defoe
* Ladykotxinas
* Sleepless home
* Dentera
Â
Uztailak 30, San Inazio Bezpera, Igandea
Eguerdiko 14:00etan: BAZKARIA auzoko jubilatuentzat Iturri-Berri elkartean. Bazkaldu aurretik: HAURTZARO DANTZA TALDEAK agurra eskainiko diete. Bazkaldu ondoren, BERTSOLARIAK: JOXE AGIRRE ETA AMETS ARZALLUS.
Arratsaldeko 16:30ean: haur jolasak
Arratsaldeko 18:30ean: GORRITI SHOW: poniak, zezen txikiak…auzoko txikien gozamenerako
Arratsaldeko 19:30ean: IV. TOKA TXAPELKETA MUNDIALA auzoko neska-mutikoentzat
Arratsaldeko 20:00etan: Buruhandiak, auzoko txikiak alaitzeko.
Gaueko 22:00etan: ABESLARIAK. Oiartzungo neska talde batek saio bikaina eskainiko du.
Jarraian: MODESTOrekin dantzaldia gaztetxoen gozamenerako
Â
Uztailak 31. SAN INAZIO EGUNA, Astelehena
Goizeko 9:00etan: Goiz ERESIA Oiartzungo Txistulari taldearekin
Goizeko 10:00etan BIZIKLETA MARTXA Iturriotz auzotik barrena. Hauxe izango da ibilbidea: Iturriozko Soroa-Sarobe erreka-Ozentzioko ermita-Sorondo-Irubietako borda-Yantziko soroa-Sarobe erreka-Urdakone-Iturriozko Soroa.
Goizeko 11:30ean: TORTILA TXAPELKETA Soroan. Beti bezala, festa Batzordeak arrautzak, patata, gatza, olioa eta sua jarriko ditu. Norberak ekarri behar ditu zartagina eta…
Jarraian: PAELLA ERRALDOIA egiten hasiko diran Soroan. Paella egileak Zaragozatik etorriko dira.
Eguerdiko 12:30ean: HERRI KIROLAK, Auzolan-Igeldoko kirolarien eskutik.
Eguerdiko 14:00etan ERROMERIA Soroan. Bazkari goxoa: paella izango da bertara hurbiltzen diren guztiontzat. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Non? Bibi-Juli ileapaindegian, Martin harategian eta Garmendi txokolategian.
Arratsaldeko 17:00etan: POTXIN ETA PATXIN PAILAZOAK
Arratsaldeko 18:30etan: ITURRIOZTARREN V. MARMITAKO TXAPELKETA MUNDIALA Soroan. Festa batzordeak sua, atuna, patata, piperra, gatza eta olioa jarriko ditu. Gainontzekoa norberak ekarri beharko du.
Arratsaldeko 19:30ean: PATXI ETA KONPANIAK DANTZA PIKO ERROMERIAri hasiera emago diote. Denok dantzan hasteko garai izango da, beraz.
Gaueko 21:00etan: AFARIA bertan gauden guztiontzat. Menua:
* Marmitakoa
* Tortilak
*…
Gaueko 22:30ean: PATXI ETA KONPANIArekin DANTZA PIKOreen bigarren dantzaldia.
Gaueko 24:00etan: ZEZEN SUZKOA
Jarraian: KORREKALLES auzotik barrena, festei bukaera egokia emanez.
Â
Antolatzaileak: Iturriotz auzoko festa batzordea eta Iturri-Berri Elkartea
Â
Â
Arcachon-eko uretako parkeko argazkiak

Â
Oso ondo pasa omen dute Arcachon-eko uretako parkean, datorren urtean errepikatzeko ere eskatu dutelarik.
Bertan egun osoa pasa eta bertako igerileku eta txirristekin gozatu zuten izugarri.
Inoiz egon ez zaretenontzat, argazki batzuk atera zituzten Aqualand parkea hobeto ezagutu dezagun. Hona hemen batzuk:
Â
Â

Â
Â
Â

Â
Â
Â

Â
Â
Â

Â
Â
Â

Gustokoa baduzu, erne datorren urtean antolatuko dugun hurrengo irteerara.
Â
Pikagarai plazako kirol instalazioa ia prest dago
Pikagarai plazan (Madalensoro frontoiaren ondokoa) kirol ezberdinak praktikatzeko instalazio bat muntatzen hasiak dira eta jaiak baino lehen, prest izango dugu. Bertan futbolaz gain, saskibaloia, hockey, boleibola, tenisa eta abarretan jolasterik izango dugu.
Aukera ezin hobea, udaran kirolaz gozatzeko!!
Ikas itzazu hizkuntzak atzerrian
Ikastaroak, egonaldiak, au pair… hainbat aukera daude
Hizkuntzak atzerrianAtzerriko hizkuntza bat hitz egiten ikasteko modurik egokiena hizkuntza hori hitz egiten den herrialdean bertan egonaldi bat egitea da. Modu horretan, zuretzat berria den hizkuntza horrekin harreman zuzena izango duzu eguneko 24 orduetan.
Beraz, urtean ikasitakoa praktikan jarri nahi baduzu, badituzu hainbat aukera. Alde batetik, eskola, akademia, unibertsitate edota beste zentro batzuek atzerrian antolatzen dituzten egonaldiak eta ikastaroak dituzu. Bestalde, au pair bezala joan zaitezke, familia batekin bizitzera, haurrak zaintzen eta etxeko lanak egiten.
Aprobetxatu ezazu uda zure hizkuntzak hobetzeko!
Â
Â
Oarsoaldea inguruko lan eskeintza berriak
Oarsoaldea mailan Enplegu arloko lan eskeintzen berri duzue oraingoan:
LAN ESKAINTZAK
8 Gidari-Banatzaile
|
2006/03/09 |
3097 |
David |
30 Banatzaile
|
2006/03/09 |
3109 |
David |
Zerbitzaria
|
2006/03/28 |
4027 |
Mikel |
2 Klinika laguntzailea
|
2006/03/29 |
4072 |
Maribel |
Seguruen saltzailea
|
2006/04/06 |
4396 |
Jaione |
Etxez etxeko laguntzailea |
2006/04/12 |
4718 |
Maribel |
6 geriatriako laguntzaile
|
2006/04/24 |
5035 |
Aitziber |
Arrain sailtzailea
|
2006/04/25 |
5140 |
Mikel |
urdaitegiko saltzailea
|
2006/06/29 |
6006 |
Aitziber |
Saltzailea
|
2006/05/15 |
6035 |
Maribel |
Tuboen Mantenurako Teknikaria
|
2006/05/16 |
6094 |
Patxi |
Mekanikaria
|
2006/05/18 |
6297 |
Karmele |
Dependiente Muebles
|
2006/05/19 |
6384 |
Carmen |
Ayudante de cocina
|
2006/06/19 |
6589 |
Patxi |
Ile apaintzailea
|
2006/05/29 |
6871 |
Maribel |
Egur Sektorerako 3 Langile
|
2006/05/30 |
6882 |
David |
Ingeniero Técnico En Minas
|
2006/05/31 |
7048 |
Mikel |
Zerbitzaria
|
2006/05/31 |
7057 |
Maribel |
Garbitzailea
|
2006/05/31 |
7063 |
Jaione |
Zerbitzaria
|
2006/05/31 |
7087 |
Bea |
Garbitzailea
|
2006/05/31 |
7091 |
Bea |
Hortzetako protesikoa
|
206/05/31 |
7093 |
Sonia |
Zuzenbidean lizentziatua
|
2006/06/01 |
2395 |
Aitziber |
2 Margolari
|
2006/06/02 |
7208 |
Bea |
ASEGURU KOMERTZIALA
|
2006/06/05 |
7293 |
Paki |
Zerbitzari laguntzailea
|
2006/06/06 |
7337 |
Patxi |
ADMINISTRARIA
|
2006/06/13 |
7513 |
Bea |
Biltegizaina
|
2006/06/09 |
7594 |
Aitziber |
Biltegizaina
|
2006/06/09 |
7603 |
DAVID |
Sukaldaria/
|
2006/06/13 |
7670 |
David |
Hortz klinikarako laguntzailea |
2006/06/14 |
7784 |
Jaione |
Sukaldari laguntzailea
|
2006/06/14 |
7813 |
David |
Cnc Fresatzaile, 1ª Oficiala |
2006/06/14 |
7853 |
Sonia |
Txirrinduen mekanikaria |
2006/06/14 |
7877 |
Olaia |
Zerbitzari laguntzailea
|
2006/06/15 |
7934 |
Aitziber |
Eraikuntza zibilerako langilea |
2006/06/20 |
7982 |
Bea |
Arotza ofiziala
|
2006/06/19 |
8110 |
Olaia |
Sukaldari laguntzailea
|
2006/06/19 |
8141 |
Aitziber |
Okindegirako saltzailea
|
2006/06/20 |
8226 |
Karmele |
Barrako kamareroa |
2006/06/20 |
8230 |
Olaia |
Paper manipulatzailea
|
2006/06/20 |
8237 |
Karmele |
Gizarte Hezitzailea |
2006/06/20 |
8288 |
Jaione |
2 enkofratzaile
|
2006/06/23 |
8440 |
David |
2Â iturgin ikastun
|
2006/06/23 |
8528 |
Bea |
Zerbitzaria
|
2006/06/28 |
8720 |
Paki |
Sukaldari laguntzaile
|
2006/06/28 |
8725 |
Paki |
Kutxazaina-Banatzailea
|
2006/06/29 |
8743 |
Mikel |
Arrain saltzailea
|
2006/06/29 |
8744 |
Mikel |
Zerbitzaria
|
2006/06/29 |
- |
Aitziber |
Iturgina
|
2006/06/30 |
8821 |
Bea |
Antena istalatzaile eta konpontzailea
|
2006/06/30 |
8839 |
Olaia |
Igeltseritza |
2006/06/30 |
8845 |
Karmele |
Enkofratzailea
|
2006/07/03 |
8847 |
Bea |
Retro-exkabadorarako makinista |
2006/07/03 |
8850 |
Bea |
CNCko langilea |
2006/07/03 |
8870 |
Patxi |
Garbitzailea
|
2006/07/04 |
8872 |
Paki |
Marmolari ikastuna
|
2006/07/04 |
8926 |
Paki |
Saltzailea
|
2006/07/05 |
9042 |
Patxi |
Biltegizain ikastuna
|
2006/07/05 |
9043 |
Patxi |
Interesaturik egon ezkero edo informazio gehiago nahi izan ezkero deitu hurrengo telefonoetara:
Oarsoaldeako telefono hontara: 943 51 02 00 edo
Oiartzungo Udaleko 943 490 142 (Jokin Gartzia- Enplegu Saila) telefonora
Â
Nerabeentzat dantza eta perkusio tailerrak Zo-zongo!! taldearen eskutik
DANTZA ETA BATUKADA TAILERRAKÂ
Norentzat: 12-17 urte bitarteko gazteentzatÂ
Noiz: Uztailaren 29an, larunbata
Non:Â Oiartzunen bertan izango da egun osoan zeharÂ
Egitaraua:
 Goizean:
       10:00 Dantza eta eta perkusio tailerrak (Haurtzaro ikastolan)
 Eguerdian:
       13:30 Bazkaria eta opariak
 Arratsaldean:
       17:00 Batukada saioa herrian zehar Zo-zongó!! taldearekin batera
Prezioa: 6 €
Entregatu beharreko dokumentazioa:
o Oiartzungo Udaletxeko k/k honetan (3035 0126 62 126 0900040 LABORALA) zure izenean egindako diru-sarreraren ziurtagiria
o Izen emate inprimakia (azpian duzu deskargatzeko) eta jarraian azaltzen diren bi baimenak gurasoek sinatua:
    – Dantza eta batukata tailerretan parte hartzeko baimena emanez
    - Eragozpenik izan ezean, argazkietan azaltzeko eta hauek behean esan bezala erabiltzeko baimena emanez
o Oiartzungo Udaletxeko k/k honetan (3035 0126 62 126 0900040 LABORALA) zure izenean egindako diru-sarreraren o Izen emate (azpian duzu deskargatzeko) eta jarraian azaltzen diren bi baimenak gurasoek :Â
    – Dantza eta batukata tailerretan parte hartzeko baimena emanez
    - Eragozpenik ezean, argazkietan azaltzeko eta hauek behean esan bezala erabiltzeko baimena emanez
o Dokumentazioa entregatzeko lekua: Udaletxeko Informazio Bulegoan
o Izena emateko azken eguna: Uztailak 21
Argibide gehiago behar izan ezkero, udaletxeko telefonoan: 943 490 142 (Gazteria eta Kirola Saila) izango gaituzue edo berri honi iruzkina gehituz.
Defoeko Endika eta Lady Kotxinaseko Haritzek ‘Guardiazibillak’ taldia sortu dute
Bai, egiya da, hoixe irakurri duzu. Beraien jatorrizko taldeetan bi hauek egindako abesti gehienak baztertuak izaten zirenez(ez da arritzekoa), beraien sorkuntzak aurrera eramateko sortu dute taldea. Hau idazterako, taldearen izenari oraindik bueltaka ari zirenez, neri okurrittu zik oaintxe izena. Horregatik, norbaitek bi hauei bizkarra berotzeko gogoz badao jakin beraiek ez dakitela ezer. Ta neri ere bizkarra berotzea ez okurrittu etortzia jejeje. Esango diak/n ez dela izen politta? jijiji. Gañea ondo datorkiye biyek erdi beltz, erdi moruk dia eta.
Â
Â
Argazki tailerra Iurritan
Uztaillak 17, Astelehena.
 Argazki tallerra Iurritan,
Astelehenetik aurrera Iurritan hasiko da argazki tallerra nahi duenarentzat,
Klaseak Astelehenetan eta asteazkenetan 20:00tatik aurrera izango dira.
Doan. Â
Arcachon-eko Aqualand parkera bidaia
Arcachongo ‘Aqualand’ uretako parkera irteera:
Norentzat: Oiartzungo 12-17 urte bitarteko gazteentzat
Eguna: uztailaren 20an, osteguna
Irteera ordua: 08:30 Haurtzaro ikastolako aparkalekutik
Itzulera ordua: 20:00 inguru, Haurtzaro ikastolako aparkalekura
Eraman beharrekoa:
    o Toaila eta bainujantzia
    o Bazkaria
Prezioa: 20 €
Entregatu beharreko dokumentazioa:
    o Oiartzungo Udaletxeko k/k honetan (3035 0126 62 126 0900040) zure izenean egindako diru-sarreraren ziurtagiria
    o Izen emate inprimakia (azpian duzu deskargatzeko) eta jarraian azaltzen diren bi baimenak gurasoek sinatua:
         - Arcachon-era joateko baimena emanez
         - Eragozpenik ezean, argazkietan azaltzeko eta hauek behean esan bezala erabiltzeko baimena emanez
    o Gurasoen nortasun agiriaren fotokopia
Dokumentazioa entregatzeko lekua: Udaletxeko Informazio Bulegoan
Izena emateko azken eguna: Uztailak 14
Gehienez 50 plaza izango dira
Argibide gehiago behar izan ezkero, udaletxeko telefonoan: 943 490 142 (Gazteria eta Kirola Saila) izango gaituzue edo berri honi iruzkina gehituz.
 Izen emate orria Aqualand irteera
Zureiragarkiak.net
Â
Â
Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen ekimenez, zure iragarkiak doan jartzeko webgune berri bat duzu sarean: www.zureiragarkiak.net
Bertan gazteentzako eskaintza baliagarri eta interesgarriak aurkitu ditzazkezu. Aukera izango duzu edozer gauza erosi, saldu, eskaini, eskatu….Horretarako atal ezberdinetan banatua duzu webgunea:
Boluntarioak
Saldu nahi dut
Erosi nahi dut
Lan bila nabil
Lan eskaintzak
Etxe bila nabil
Etxeak (eskaintzak)
Trukea
Jendea
DenetarikÂ
Dena hemen:
Â
Euskal Herriko III. grafitti lehiaketari buruzko informazio gehiago
Duela egun batzuk Euskal Herriko III. grafitti lehiaketaren berri eman genuen (Euskal Herriko III. grafitti lehiaketa martxan). Lehiaketa honi buruz informazio gehiago nahi izan ezkero hemen dituzu bi bideo hauek:
Aurkezpenaren inguruko bideoa, TeleDonostiko “Gipuzkoa de Tarde” saioan 2006ko ekainaren 14an emititutakoa:
[gv data="DisWJG-WhAM"][/gv]Â
Â
…edo beste honetan: TOPAGUNEAk antolatutako Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren aurkezpena, ETBko Bertatik Bertara Saioan
[gv data="XlBK9Hp5tc0"][/gv]Â
Â
Gaur puzgarriak udalekuetan (Haur Hezkuntza)
Gaur Haur Hezkuntzako haurrak puzgarria dituzte, beraz gogoratzen dizuegu galtzerdiekin etorri behar direla!!!!
Â
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra






