Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ask
31
Urt '07

Kale Ekintza: ihauterietako dantza ikastaroa

 

Otsailak 3 larunbata

Ihauterietan intxixu eta sorginekin dantza egin ahal izateko

 

DANTZA IKASTAROA antolatu dugu.

Arraguan, aldeguna elkartean eta 16:30

 

 

 

 

 

                                                                     

Iga
28
Urt '07

Imajinak tamainuz aldatzeko programa (III)

(Artikulu hau Imajinak tamainuz aldatzeko programa (II)-tik dator)

Gogoratu, programa hau, imajin mordo bat txikiagotzeko erabiliko dugula, bai emailez bidaltzeko bai interneten zintzilikatzeko. Oraingoan VSO Image Resizer programaren erabilerarekin hasiko gara. Oso erraza da, beraz, urrats hauek jarraitu ezkero ez duzue inongo arazorik izango programaren erabilera ikasteko:

 Aurreko artikuluan (Imajinak tamainuz aldatzeko programa (II)) programa instalatu eta programa abiarazteko bi toki prestatu zizkigun instaladoreak:

Mahaigainean: Erabiltzen ikonoan bi aldiz klikatuz

eta gure Hasiera > Programa guztiak (Inicio > Todos los programas):

 

Instalatzen

 

Image Resizer-en aukeratuz.

 

Beraz, programa abiarazten dugu, nahi dugun aurreko bide batetik.

3. Programa erabiltzen

Abiarazi ondoren ateratzen zaigun lehen leihoa honakoaren antzekoa izango da:

Erabiltzen

Aukeratua dagoen karpetaren arabera imajin desberdinak agertuko dira. Beraz, lehenik, nahi dugun karpeta aukeratu beharko dugu. Buscar en:  jartzen duen zerrendan nahi dugun karpeta aukeratu dezakegu .

Nahi dugun karpeta ireki ondoren (gure kasuan Argazkiak karpeta). Bertan ditugun argazki guztiak aukeratuko ditugu. Nola?

Modu honetan:

a) Lehenengo argazkian behin klikatuko dugu
b) Azken argazkirantz joango gara, eskubiko barra jeitsiaz
c) Azken argazkian klikatuko dugu baina lehen shift tekla zapalduta izango dugu (teklatuan gezi bat goraka duen tekla).

Ondo egin badugu, argazki guztiak urdin kolorez (gure kasuan grisez) bilduta ikusiko dituzue:

Erabiltzen

Hala bada, Abrir botoia sakatu hurrengo urratsak egin ahal izateko.

Ondoren, programaren oinarrizko leihoan izango gara:

Erabiltzen

Plantilla izeneko aukeran, gure argazkiak jeitsi nahi ditugun erresoluziora aukeratuko dugu:

Erabiltzen

Ikusten denez aukera anitz dago baina, gure ustez, interneten argazkiak argitaratzeko gehienez 1024×768ko erresoluzioa hartzea nahikoa izaten da.

Behin argazkiak eta erresoluzioa aukeratu ondoren, kopiak izatea nahi dugun eta non gorde nahi ditugun zehaztu behar dugu. Gure gomendioa, kopiak egitea da, aukeratutako erresoluzioa gustukoa ez badugu, orijinalak mantenduko ditugulako.

Beraz, horrela nahi izan ezkero, jarraitu gure gomendioak:

a) Acción aukeran Crear Copias aukeratu
b) Destino aukeran karpeta berri batean sartuko ditugu txikitutako argazkiak. Horretarako aukera honetan agertzen den eskubiko karpetan Erabiltzen sakatu eta zure ordenagailuaren zuhaitza agertuko zaizu:

Erabiltzen

Gure kasuan ARGAZKIAK karpetan daude gure argazkiak eta honen barruan sortuko dugu karpeta berri bat argazki txikituak sartzeko.

Horretarako ARGAZKIAK karpeta urdinez dagoelarik Crear nueva carpeta botoia sakatuko dugu, karpeta berri bat egiteko.

Erabiltzen

Karpeta hau Nueva carpeta izena izango du, baina nahi izan ezkero izena aldatzerik dago. Nola? Nueva carpeta izeneko karpetaren gainean xaguaren eskubiko botoiarekin sakatu eta antzeko menu bat agertuko zaizue. Bertan, besteak beste, Cambiar nombre aukera duzue. Sakatu eta karpetaren izena aldatzeko aukera emango digu.

Erabiltzen

Behin, dena prestatu ondoren, Aceptar botoia sakatu eta VSO Image Resizer programaren oinarrizko leihora bueltatuko gara. Bertan, OK botoia sakatu eta txikiagotze prozesu automatikoa hasiko da:

Erabiltzen

Leihoxka honetan, zein imajin txikiagotzen doa eta zenbat denbora falta zaion azaltzen da.

Bukatzerakoan, guk aukeratutako karpetan, gure imajinak tamainu txikiago batean izango ditugu, bai emailez bidaltzeko, bai interneten zintzilikatzeko.

Zaila? zalantzarik? Batenbat izan ezkero, edo zerbait galdetu nahi izan ezkero, sakatu artikulu honen eskubian agertzen den Iruzkin bat idatzi estekan eta bertan azaldu lasai zure zalantzak, galderak edo denadelakoa.

 

Lar
27
Urt '07

Hamster baten hegaldia

Hamster bat hegan egiten ahal du? Joku honekin bai eta bertan hegaldi luzeena egiten lagundu behar diogu. 5 saiakera ditugu eta azkenean 5 hauen batuketa egiten da.

Jolasteko modua:

1.- Klikatu behin hamsterra gora abiatzeko
2.- Klikatu beste behin goiko hamsterraren laguntzarekin hegaldia hasteko
3.- Hegan doala berriro klikatu ezkero goranzko indar apur bat lortzen du (Glide meter delakoan energia baldin badugu, goian eskubian) eta honetaz baliatzerik dugu airean dauden objektuak harrapatzeko eta hegaldi luzeagoa egiteko

[Zailtasuna: 6]

Hegaldi batean 91 ft lortu ditut, eta zuk?

Osl
26
Urt '07

Eskola kirola: 10. jardunaldia

Kirol egokitua Datorren larunbatean, hilak 27, eskola kiroleko hamargarren jardunaldia jokatuko da.

Aste hau berezia izango da, benjaminek kirol egokituetako jardunaldia izango dutelako; Foru Aldundiak proposatzen dituen bakarkako kirolen barne sartzen dugu ekintza hau eta aurreko urteetan izandako arrakasta kontutan izanda, umeak partehartzera animatzen ditugu.

Kirol egokitu hauek planteatuz, urritasun fisiko nahiz psikologiko ezberdinak izateak suposatzen duena umeak sentitzea nahi dugu. Era honetan gehiago baloratuko dituzte urritasun horiek dituztenek egiten dituzten ekintzak eta konturatu ere zein garrantzitsua den hauen bizitza ahalik eta erosoena egiteko, eguneroko bizitzan hainbat neurri hartu behar direla ( aldapatxoak gurpildun aulkietan dabiltzatenentzako, soinudun semaforoak itsuentzat…).

Hau da larunbateko egutegia, Elizalde eta Haurtzaroko ikasleentzako:

  • BENJAMINAK (neskak eta mutilak):   KIROL EGOKITUAK

Lezoko kiroldegian:
10:30-tan: Elizalde eta Lizeoa
12:30-tan: Haurtzaro, Langaitz eta Gamon

  • ALEBIN NESKAK:

    FUTBOLA (Plazetan):
    9:00-tan: Elizalde – Lezo H.E. B

    ESKUBALOIA (Errenteriko kiroldegian):
    12:30-tan: B.Berri – Haurtzaro

  • ALEBIN MUTILAK:

SASKIBALOIA (Oiartzungo kiroldegian):
      9:30-tan: Haurtzaro A – Orereta C
      10:30-tan: Langaitz B – Elizalde B
      11:30-tan: Elizalde A – Lezo H.E. A

FUTBOLA (Fanderian):
      10:00-tan (Zelai berrian): Haurtzaro B – K.Mitxelena B

ESKUBALOIA (Errenteriko kiroldegian):
     9:30-tan: Langaitz D – Elizalde C
     10:30-tan:Elizalde D – Telleri C

 

Osl
26
Urt '07

Apocalipto filma eta Maien zibilizazioa

 

Apocalypto

  

Orain dela egun gutxi aurkeztu dela Apocalipto filma, Maien zibilizazioaren inguruko pelikula. Aspaldiko kultura eta zibilizazioen pelikulak gustokoak baldin badituzue hona hemen beste bat. Baina, ba al dakigu Maiak zeintzuk izan ziren? Noiz eta non bizi ziren?

“Maia gaur egungo Mexiko eta Ertamerikan Kristobal Kolonen etorreraren aurretik zegoen herri bat zen, 3.000 urtetako historia aberatsa zuena. Maia herria ez da inoiz desagertu, uste den bezela. Milioika bizi dira lurraldean eta askok maia zaharren familiako hizkuntzak hitz egiten dituzte.”

Maia zibilizazioaren jatorria, arkitektura, idazkera, matematikak etab-i buruz gehiago jakin nahi izan ezkero aurreko artikulu batean aipatu genuen Wikipedia (Noiztik dugu gure egutegi hau?) interneteko enziklopedian, euskarazko bertsioan alegia, aurki dezakezu. Bertatik atera dugu goiko informazioa eta gehiago aurki dezakezu esteka honetan: http://eu.wikipedia.org/wiki/Maia

 

 

Wikipedia
Wikipedia

Apocalipto pelikularen imajin bat:

 

Apocalypto

Egungo Maia zibilizazioaren arrastoak:

Maia zibilizazioa

  

Ask
24
Urt '07

Kale ekintzak: mahai jolasak

 

 Urtarrilak 27 larunbata

altzibar auzoan eta betiko ordutegian: 16:30-18:30

MAHAI JOLASAK izango dituzu jolasteko.

aukera ezin hobea lagunartean jolastu eta disfrutatzeko.

 

Iga
21
Urt '07

Imajinak tamainuz aldatzeko programa (II)

(Artikulu hau Imajinak tamainuz aldatzeko programa (I) artikuluaren jarraipena da)

VSO Image Resizer (doakoa) izango da argazkien tamaina aldatzeko erabiliko dugun programa. Ondorengo urratsak jarraitu eta programa hau zure ordenagailuan instalatua izango duzue (programak instalatzen ohitura duzuenok errez egingo dituzue ondorengo pausuak):.

1. Deskargatu 

Programa honen webgunea honako hau duzue:
http://www.vso-software.fr/products/image_resizer/image_resizer.php

eta bertan Descargar sakatu: deskargatu

edo programa deskargatzeko zuzeneko esteka:
http://www.vso-software.fr/download_product_direct.php?product=vir

Gure ordenagailuan gordeko dugu:

Diskan gordeInstalatzen
(ezkerrean Mozilla Firefox eta eskuinean Internet Explorer programen gordetzeko leihoa)

 2. Instalatu

 Orain, programa instalatu egingo dugu. Deskargatu dugun programa instaladorea da (vso_image_resizer_setup.exe):

Instalatzen

Artxibo honetan bi aldiz klikatu ezkero, instalazioa martxan hasiko da.

Lehen leihoa hizkuntza aukeratzeko izango da:

Instaalatzen
(Aceptar sakatu)

Instalazioaren ongietorri leihoa:

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

Galdetuko digu, non instalatu nahi dugun. Zalantzarik izan ezkero, utzi dagoen bezala:

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

 Gure hasierako menuan, agertzea nahi dugun galdetzen digu (zalantza izan ezkero, utzi dagoen bezala):

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

Nahi izan ezkero, hurrengo leihoan, mahaigainean programa abiaratzeko ikonoa utzi dezakegu (zalantza izan ezkero, dagoen bezala utzi):

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

Aurreko aukeraketa guztia egin ondoren, laburpen leihoa agertuko zaigu eta Instalar sakatu ondoren instalazioa abiaraziko da:

Instalatzen
(Instalar sakatu)

Dena ondo joan bada, honako leihoa agertuko zaigu:

Instalatzen
(Terminar sakatu)

eta programa erabat instalatua dugu!, erraza ezta?

Seguruenik mahaigainean honako ikonoa izango duzue:

 

Erabiltzen

 

eta gure Hasiera > Programa guztietan (Inicio > Todos los programas):

 

Instalatzen

  

Hurrengo kapituluan programaren erabileraz arituko gara, beraz, adi egon atal honetara!

Zalantzarik? Batenbat izan ezkero, edo zerbait galdetu nahi izan ezkero, sakatu artikulu honen eskubian agertzen den Iruzkin bat idatzi estekan eta bertan azaldu lasai zure zalantzak, galderak edo denadelakoa.

 

Lar
20
Urt '07

Noiztik dugu gure egutegi hau?

Urte berrian sartu berri gara eta dagoeneko barneratua dugu 2007. urtean gaudela. Denok dakigu, noiztik zenbatzen hasten gara 2007. urtera iritsi arte. Baina:

  1. Noiz jarri zen martxan egutegi zenbaketa hau?
  2. Lehen urtetik hasi ginen horrela zenbatzen urteak?
  3. Eta lehen nola kontatzen ziren urteak?
  4. Zeinek ezarri zuen urteak kontatzeko modu hau?

Galdera guzti hauei erantzuna bilatzeko aitzakiarekin, sarean dagoen beste tresna interesgarri bat aurkeztu nahi dizuegu: Wikipedia (erdarazko bertsioa hemen eta euskarazkoa hemen):

 

Wikipedia
Wikipedia

 

Bertan, egile bolondres anitz ezberdinek apurka-apurka beraien aportazioekin egunero hazten doan enziklopedia digitala osatzen ari dira. Bertan milaka sarrera dituen doako enziklopedia aurki dezakezularik (ingelesez: 1.556.000 sarrera, erdaraz: 185.867 sarrera eta euskaraz: 15.746 sarrera)

 

Gure galderetara bueltatuz, hemen dugu erdarazko sarrera interesgarri bat aurreko galderei erantzungo diguna:

http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

 

Gregorio XIII Aita Santuak bultzatutako egutegia dugu egun erabiltzen duguna eta 1582. urtean jarri zen martxan. Beraz ez dugu lehen urtetik egutegi hau erabiltzen. Lehen Julio Cesar-ek ezarritako egutegi juliarra erabiltzen zen k.a. 45. urtean ezarritakoa.

Informazioa gehiago jakin nahian gelditu bazara, esteka honetan sar zaitezke: http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

Ikusten duzutenez, tresna oso baliagarria izan daiteke Wikipedia delako hau. Gustatu zaizula eta euskarazko bertsioan parte hartu nahi duzula?

Euskarazko bertsioan, une honetan 15,746 artikulurekin lanean gabiltza. Bertan parte hartu nahi baduzu, artikulu berriak sortu eta daudenak osatuz, proba orrian saioak eginez eta gure txokoa bisitatuz has zaitezke.”

Gure aldetik, noizbehinka, euskarazko wikipedia bertsioko artikulu interesgarriak ekarriko ditugu geurera ekimen hau ezagutzera emateko. Zuen aldetik artikulu edo sarrera interesgarri batenbat baldin baduzue iruzkinetan zehaztu eta sartuko dugu hurrengo berrietan.

 

Ask
17
Urt '07

Kale ekintza: jolasak eta merienda

Urtarrilak 20 larunbata

 

Elizalde herri eskolan jolasean eta meriendatxo bat egiten izango gaituzue zuen zai.

Betiko ordutegian: 4:30 etatik aurrera UMMMMMMMM!

Asl
15
Urt '07

Gazteak Ekinean 2007-2013 programa

Gazteak Ekinean 2007-2013 programa hasi da. 2007an ez da egongo otsailaren 1eko deialdirik

“Gazteak Ekinean” Europako programa 2007tik 2013ra arte egongo da indarrean. Programa berri honek 2006an amaitu zen Gazteria programa ordezkatuko du eta 15 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, nahiz eta egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita egon.

Programak bost egintza izango ditu:

Gazteak Europarekin
Europako Boluntario Zerbitzua
Gazteak Munduarekin
Gizarte-hezkuntzazko animatzaileak eta laguntza-sistemak
Lankidetza politikoarekiko laguntza
2007ko deialdia

Programari buruzko informazioa [en]. Aurten ez da egongo otsailaren 1eko deialdirik.

Gidak eta eskaerak egiteko formularioak [en] momentuz ingelesez daude.

Jardunaldi informatiboak

“Gazteak Ekinean” programaren esparru orokorra aztertzeko eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukerak erakusteko, hainbat jardunaldi informatibo antolatu dira:

- Bilbon, abenduak 1ean, La Bolsa eraikinean.
- Donostian, abenduak 14an, Gazte Elkartegintzako Baliabideen Zentroan (CRAJ).
- Gasteizen, abenduak 15ean, Goiuri Jauregian
- Eibarren, 2007ko urtarrilean (euskaraz)

Jardunaldi hauekin, infromazioa eskaintzeaz gain, parte hartzea eta proiektuak bultzatzea sustatu nahi da etorkizun hurbilean eta, era berean, oinarrizko informazioa jasotzea Nazioarteko Elkartrukeak, taldekako gazte ekimenak eta Europako Boluntariotza Zerbitzuaren proiektuei buruz. Gainera, kasu eta esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera ere egongo da.

Iga
14
Urt '07

Imajinak tamainuz aldatzeko programa (I)

Argazki kamera digitalekin egiten ditugun argazkiak gero eta pisu handiagoa dute (erresoluzio handiagoa, kalitate handiagoa baina baita pisu handiagoa ere). Ordenagailuan utzi behar baldin baditugu eta tokia dugun bitartean ez dago inongo arazorik baina sarean zintzilikatu edo emailez bidali nahi baditugu, argazki hauen pisua arazo bat izan daiteke. Gainera, ez baditugu paperera eta tamainu handi batean inprimatu behar, normalean, ez dugu hainbesteko erresoluziorik beharko.

Zer egin dezakegu?
Kalitatea apurtxo bat jeitsi eta bide batez argazki hauen pisua ere jeitsi (pantailan ez da nabarituko)

Nola?
Hamaika programa ezberdin daude hau egiteko aukera ematen digutena.

Baina txikitzeko, ehundaka argazki baditut?
Programa automatiko batekin ere argazki guztiak batera txikitzerik izango dugu eta kopia hauek beste karpeta batean gorde

Baina, funtzionatzen al du?
Hona hemen, adibide gisa, orain dela egun pare bat egindakoa:
3.1 megapixeleko argazki kamera batekin egindako 68 argazki ordenagailura pasa eta bertan 139 mega pisatzen zuten
Programa hauetako batetik pasa eta minutu gutxi barru:
68 argazki horien pisua 23 megatara jeitsi nituen

Kalitatea jeitsita noski, baina ordenagailuan eta tamainu normalean inprimatzeko adina kalitatea edukitzen jarraitzen dute.

Zein da programa hori?
Programa, doakoa da eta izena VSO Image Resizer duVSO

Non lortu daiteke?
Webgunea hau duzue:
http://www.vso-software.fr/products/image_resizer/image_resizer.php

Programa deskargatzeko zuzeneko esteka:
http://www.vso-software.fr/download_product_direct.php?product=vir

Nola instalatzen eta erabiltzen da?
Programaren erabilera erraza da, baina gurekin ikasi nahi baduzu egon adi atal honetako hurrengo artikuluetara. Bertan deskargatzeko, instalatzeko eta erabiltzeko pausuak azaltzen joango gara.

Ados, eta gero argazki hauek interneten zintzilikatu nahi baditut?
Hori ere azalduko dugu hurrengo artikuluetan. Adi beraz.

 

Lar
13
Urt '07

Argazki kamera digitalak eta internet

Argazki kameraGaur egun argazki kamera digitalak ugaritu egin dira gure gizartean. Garai bateko kamerak albo batera utzirik, kalitate hobeagoa eta prezio merkeagoa duten argazki kamera digitalak edozein dendatan aurki ditzazkegu.

Hauek gero eta hobeagoak dira; erresoluzio handiagoa (megapixel kopurua: 5, 6, 7… kalitate hobeagoa); aukera ugari ezberdinak… eta ordenagailura pasatzeko aukerarekin gure argazki guztiak bertan bildu ditzazkegu.

 

Argazki kamera eta ordenagailua

 

Azken aldian ere, doan, interneten argazkiak zintzilikatzeko aukera eskeintzen digute (Yahoo!-ren Flickr edo Google-n Picasa programekin besteak beste) gure lagunekin, familikoekin… argazkiak konpartitzeko.

Picasa                   Flickr

Aukera interesgarria, baina teknologi guzti hau ongi erabiltzeko programa batzuk ezagutu eta trikimailu batzuk ikastea komeni zaizkigu.

Hurrengo artikuluetan gai honi helduko diogu, horrelakoak eta antzekoak erakusten saiatuko garelarik, gehienetan doako programak erabiliz eta hauek dituzten aukerak aprobetxatzen ahaleginduz.

Interesatua egon ezkero, adi interneteko atalaren berrietara

 

Osl
12
Urt '07

Gazte Foroa: Arropa tintatu eta txapak sortu

Urtarrilak 20an arratsaldeko 17:00tan Elizalde herri eskolan

arropa tintatu eta txapak sortuko ditugu.

Arropak zuria izan behar du eta partehartzaile bakoitzak berea ekarri beharko du.

Antolatzailea: Gazte Foroa

 

Osl
12
Urt '07

Gipuzkoa Turismo

Gipuzkoa Turismoren logotipoa - Hasiera-orrirako sarbidea“GIPUZKOA TURISMO” webgune berria ezagutzen duzu? gida praktiko honetan informazio interesgarria aurkituko duzu: non hartu ostatu, zer bisitatu, non jan…

Gipuzkoa inguruko informazio ezberdina duzu eskura, besteak beste gipuzkoako herrietako jaiak, argazkiak, historia, klima…

Urrutira joan gabe, hemen bertan plan ezberdinak egiteko proposamenak eta ideiak ere ematen ditu. Hau duzu helbidea: Gipuzkoa Turismo

 

Ost
11
Urt '07

Eskola kirola: 8.jardunaldia

SaskibaloiaUrte berri on denei!

Gabonetako festak direla eta izandako etenaldia eta gero, asteburu honetan martxan jarriko dira berriro eskola kiroleko jardunaldiak. Aste honetakoa zortzigarrena izango da eta talde kirol jarduerak izango dira guztiak, ez da jardunaldi berezirik jokatuko.

Hau da Oiartzungo bi eskoletako taldeen asteburu honetarako egutegia:

  • BENJAMIN NESKAK:

* Eskubaloia (Lezoko kiroldegian):

- 12:30-tan: Lezo H.E. B - ELIZALDE B

  • BENJAMIN MUTILAK:

* Saskibaloia (Gamonen):

- 9:45-tan: Gamon B - ELIZALDE B

- 10:30-tan:ELIZALDE A - Gamon A

* Eskubaloia (Lezoko kiroldegian):

-9:30-tan: Orereta C - HAURTZARO B

-10:15-etan:HAURTZARO A - K.Mitxelena B

-11:00-etan: Orereta E - ELIZALDE C

* Futbola ( Beraunen):

-9:30-tan: Telleri B - HAURTZARO C

  • ALEBIN NESKAK:

*Eskubaloia (Errenteriko kiroldegian):

-12:30-tan: Langaitz - ELIZALDE

*Saskibaloia (Lezoko kiroldegian):

-12:30-tan: HAURTZARO - Orereta E

  • ALEBIN MUTILAK:

* Eskubaloia (Errenteriko kiroldegian):

-9:30-tan: ELIZALDE B - Telleri A

-10:30-tan:ELIZALDE A - Gamon A

-10:30-tan: HAURTZARO A - Lezo H.E. A

* Saskibaloia (Oiartzungo kiroldegian):

-9:30-tan: HAURTZARO B - Lizeoa D

* Futbola (Fanderian):

-9:00-tan: Orereta E - ELIZALDE C

-10:00-etan: Orereta D - ELIZALDE D