You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Abendua, 2007"

Hezitzailea behar dute elkarte batean

Kabia elkarteak (www.kabia.org)  hezitzaile bat kontratatzeko beharra du Gazteleku batetarako. Informazio gehiago www.zureiragarkiak.net web orrian, lan eskaitzen atalean.

Epea: Abenduaren 31ean

Elkartasun kontzertua

 Mikelazuloren eskutik: Orquesta Pegaso; Northaya eta talde sorpresa!

                                                        

 Noiz: Abenduaren 15ean

Ordua: 22.30etan

Lekua: Iurrita z.s.k

Herria jokoan, Ginkana!

Lurrikara batek zure herria suntsitu du…

                                                      

12 eta 30 urte bitartean badituzu eta Euskal Autonomi Erdidegoan bizi bazara,  parte hartu eta lagundu berreraikitzen!

Parte hartzeko izen-ematea www.herriajokoan.com/harribide orrialdean egin behar duzu eta abenduaren 31 arteko epea duzu. Sari mordoa dago jokoan: MP3-ak, IPOD-ak, ordenagailua, kamera digitala, jolas kooperatiboak,…

Giza eskubideak, bakearen aldeko kultura eta bizikidetasuna lantzera bideratutako jokoa da.

Urtarrilean burutuko da jolasa eta behar duzun informazio (oinarriak, egutegia,…) guztia aurrez aipatutako helbidean aurkituko duzu!

Euskadiko BTT zentroak

                                                           

BTT zentroa edonorentzako zabalik dagoen gunea da, hasiberri nahiz aditu izan, mendiko bizikletan lasai asko aritzeko, Euskadiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren aberastasunak ezagutzearekin batera.

Gaur egun Euskadiko BTT zentroen Sareak bi Zentro ditu:

- Urdaibai Busturialdea (Bizkaiko iparraldean)

- Izki Montaña Alavesa (Arabako Meldialdeko eskualdean)

Zentro bakoitzean, zenbait harrera-puntu eta informazio-gune daude, ibilbideen informazioa, bizikleta alokairua, aldagelak, …. inguruko informazioa eskaintzen dituztenak.

Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu gazte informazio gunera!

Sarrera lortu gabe?

Datorren igandean, Abenduaren 16an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala izango da Ilunben. Sarrerarik ez baduzu oraindik garaiz zabiltza!

Honako leku hauetan lortu ditzazkezu:

Oiartzun: Amaxkar tabernan

www.gpuntua.com webgunean

                                                     

Sarrerak, Abenduaren 13ko, eguardirarte egongo dira eskuragarri. Soberan geratzen badira egunean bertan jarriko dituzte salgai Ilunbeko lehiatiletan.

Gehiago jakiteko: www.gpuntua.com

Kulturarteko zokoa

Kaeb-Nai elkarteak antolatu du, inmigrazioari buruzko aurreiritziak eta estereotipoak alde  batera uzteko helburuarekin.   

                                 

Fruta, espezieak, bitxiak,…aurki daitezke bertan, erosteko aukerarik egongo ez den arren.

Noiz: Abenduaren 10etik 14ra

Lekua: Donostiako Seminarioan

Ordua: 16.00etatik 19.00etara

Astebururako plana

Abenduaren 6,7,8 eta 9an Gabonetako Azoka Ficoban 

Bertan, era askotako produktuak aurkituko dituzu: elikadura eta gastronomia; osasuna eta

edertasuna; dekorazioa; turismoa eta aisialdia; moda eta osagarriak; artisautza; etxerako

produktuak,… Azokako ateak goizeko 11.00etatik arratsaldeko 19.00etara egongo dira irekita.

Sarrerak 1 € balio du eta 12 urtetik beherakoak ez dute ezer ordaindu behar.

 

 Abenduaren 8an Transformer jolasak

 

Kale ekintzak antolatuta Gurutze auzoko Bizardia Elkartean Transfomer jolasak egingo dituzte

bertara inguratzen diren 6-12 urte bitarteko haurrak. Arratsaldeko 16.30etatik 18.30etara

izango dira jolasak.

 

Abenduaren 9an Ekimen Gastronomiko Solidarioa (Donostian)

 

11.30etatik 15.00etara San Martin Azokako erdiko pasilloan, taloak,gazta,…eta marka

ezberdinetako 12.000 gilda dastatzeko aukera. Gilda bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da

eta biltzen duten diruarekin Etiopiako Tygrai eskualdean dauden haurren elikadura bermatu

nahi du “Jangela Solidaria”k. Honen inguruko berri gehiago: www.jangelasolidaria.com helbidean.

Webgune berria martxan da dagoeneko!

Gipuzkoako gazte informazioak bere webgunea berritu du eta dagoeneko martxan dabil.

                                            www.gipuzkoangazte.info

Gehien interesatzen zaizun gaia eta azpiatala aukeratu dezakezu. Bulego bakoitzeko berriak kontsultatu daitezke. Ez galdu aukera eta bisitatxo bat egin, gustatuko zaizu!

664 lanpostu hezkuntzan

                                                        

- Bigarren hezkuntzako 489 lanpostu

- Hizkuntza Eskola Ofizialetarako 45 lanpostu

- Lanbide Heziketarako 80 lanpostu

- Hezkuntza Bereziko 50 lanpostu

Izena emateko epea abenduaren 17an amaituko da

Informazio gehiago:

      Lasala plaza, 2-1.an (Donostia) edo 943 022850

Oinarriak, gai zerrendak,… www.irakasle.net aurki ditzazkezu, baita www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net  helbidean ere.

Lana

Emakume eta gizonezkoen aukera berdintasunerako teknikari bat Azpeitiko udalerako

Deialdigile: Azpeitiko Udala

Baldintzak: – Erdi mailako titulua, Unibertsitateko Diplomatura edo baliokideren baten jabe izatea, eta erakunde ofizialetako Emakume eta Gizonen berdintasun-arloko ikasketak izatea                              - Euskara 4.hizkuntza-eskakizuna

Edukia:Azpeitiko edalean Parekidetasun Sailak zehaztutako helburuak lortzeko lanetan sor daitezkeen Emakume eta Gizonezkoen berdintasunerako teknikarien beharrak betetzeko lan poltsa sortzeko hautaketa-probetarako deialdia.

Epea: 2007-12-13

Informazioa: Azpeitiko Udala (Plaza Nagusia 5 ; 20730 Azpeitia)                                                  

                             Telefonoa: 943 157200 / Faxa: 943 157201

Posta elek.: azpeitia@azpeitia.net

Web or.: http://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2007/11/29/e0712965.htm

Iturria: 2007-11-29ko 233. GAO, 31933 or.

Bihar guraso topaketa bibliotekan

Udalak eta Askagintzak antolatutako guraso topaketa honetan aisialdiaren inguruko hausnarketa egitea da helburu.

                                                             

Koro Del Pozo psikologoa izango da hizlaria, arratsaldeko 17.00etan hasiko den saio honetan.

Orrialdeak:«123

Etiketen hodeia

Twitter-en